BILBO. Juan Mari Aburto Esloveniako enbaxadore berriarekin bildu zen pasa den ostiralean. Izan ere, Eslovakiakoordezkari diplomatiko gorenak bere lehenengo bisitaldian egin zuenBilbora pasa den ostiralean, “Eslovakiakomerkataritza aukerak” aztertzeko jardunaldi batean parte hartzeko,Bilboko Merkataritza Ganberan.

Juan MariAburto Bilboko Alkatea Udaletxean batzartu zen ostiraleko goizeanJaroslav Bla?ko Eslovakiako Enbaxadore berriarekin. Bileran izanzen, halaber, Martin Sperka, Eslovakiako ordezkaritza diplomatikokoEkonomia eta Merkataritza Gaietarako Lehen Idazkaria.

Bla?koEnbaxadoreak, 54 urte, Zuzenbide ikasketak egin zituen BratislavakoComenius Unibertsitatean (Eslovakia) eta Nazioarteko Harremanetakoikasketak Moskuko Nazioarteko Harremanen Estatuko Institutuan(Errusia). Ia hiru hamarkadako karrera diplomatiko trinkoan, Bla?kokerantzukizun goreneko postuak bete zituen Eslovakiak Mexikon, Txilen,Errusian eta Ertamerikan zituen enbaxadetan eta Eslovakiako KanpoHarremanetarako Ministerioan bertan.

Ekainaren hasieran,Jaroslav Bla?ko Enbaxadore karguaz jabetu zen Eslovakiak Madrilenduen ordezkaritza diplomatikoan, 2015eko azaroan Aburto Alkatearekinelkarrizketatu zen Vladimir Gracz Enbaxadoreari lekukoa hartuz.Orduko hartan, Gracz Enbaxadoreak Visegradoko Taldeko (Polonia,Hungaria, Txekiar Errepublika eta Eslovakia) herrialdeei buruzkojardunaldi ekonomiko batean parte hartu zuen Bilboko MerkataritzaGanberan.

Horren harira,Udaletxera egindako lehen bisita ofizialaren aurretik, Bla?koEnbaxadoreak ere Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutakojardunaldi batean parte hartu zuen goizean, “Eslovakiakomerkataritza aukerak” aztertzeko.

Udaletxekotopaketan, Aburto Alkateak eta Bla?ko Enbaxadoreak gaurkotasunezkogaiak jorratu eta bi aldeen intereseko esparruetan aurrerajarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.