Bilboko Udalak gaur goizean gogoratu die herritarrei muturreko tenperatura beroak direla-eta eguzkitan denbora luzez ez egoteko, likidoak edateko eta berorik handieneko orduetan esfortzu fisikorik ez egiteko, batez ere umeei, adinekoei eta osasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako gomendioak emanez.
Hortaz, adiibiltzeko aholkua ematen die. Bero handia egiten duen lekuetanluzaroan egoteak arazo larriak eragin ditzake.
Egun batzuetanberealdiko aire-masa beroak bete-betean harrapatuko gaitu etamuturreko tenperaturek eguaztenera arte iraungo dute. Badiruditenperaturak 30 gradu inguruan ibiliko direla, baina baliteke 35gradura iristea itsasaldean.
Hauek diraarriskurik handiena izan dezaketen pertsonak:
1. arrisku-taldea:talde horretan sartzen dira oro har osasun ona duten 65 urtetikgorako adindunak, alergiengatik tratamenduan dauden pertsonak,diuretikoekin eta antidepresiboekin tratamenduan dauden pertsonak,alkohol asko edaten duten edo oso gizenak dauden pertsonak etagaixotasun kronikoak dituztenak.
2. arrisku-taldea:talde horretan daude gaixotasun hauek dituzten pertsonak:giltzurruneko patologia kronikoa, bihotz-hodietako gaixotasunak,patologia psikiatriko larria, arnasa-gaixotasun kronikoak, gaizkikontrolatutako diabetesa eta etilismo kronikoa.
3. arrisku-taldea:hor sartzen dira adindun ahulak, inmobilizatutako gaixoak eta gaixoterminalak.
Horregatik, BilbokoUdalak gertuko adinekoak bisitatzeko eta zaintzeko eskatu dieherritarrei, guzti-guztioi dagozkigun gomendio hauek betetzendituztela egiaztatuz:
AHOLKU PRAKTIKOAK
Ohi baino likidogehiago edan, batik bat ura, egarria nabaritzea itxaron gabe. Ez edankafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
Jaki arinak jan(entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak?).
Eguzkiak ematen dienleihoak itxi eta pertsianak jaitsi, bero gutxien egiten duenean etxeaaireztatuz eta freskatuz.
Arropa lasaia, arinaeta kolore argikoa eta oinetako eroso eta freskoak jantzi.
Etxeko tenperatura35º C baino handiagoa bada, ez da nahikoa haizegailua erabiltzeaberoak eragin ditzakeen osasun-arazoei aurre egiteko, eta ondorioz,dutxa edo bainu hotzak hartzea edota aire egokitua (20-21º C) duenlekuren batean gutxienez bi orduz egotea gomendatzen da.
Bero gehien egitenduen orduetan, ez irten kalera guztiz premiazkoa ez bada. Kalerairten behar izanez gero, burua estali eta eguzkitako betaurrekoakerabili eta, ahal dela, beti gerizpetan egon.
Ariketa fisikoaeginez gero, bero gutxien egiten duen orduetan egin.
Ez geratu aparkatutaeta itxita dauden ibilgailuen barruan, gerizpetan egon arren.
Bakarrik bizi dirensenitartekoen etxeetara joan, egoera onean daudela eta gomendio hauekbetetzen dituztela ziurtatzeko.
BERO KOLPEA JASANEZGERO HARTU BEHARREKO NEURRIAK
Hona hemen berohandiaren eragin negatibo batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea etagoragalea edota konortea galtzea. Intsolazioa ere bero handiarilotuta dago, eta azal gorritua, beroa eta lehorra, pultsu azkarra etaburuko min handia dira sintomak. Halakorik izanez gero, deitu 112telefonora, jarri toki fresko batean, burua estalita eta jarrikonpresa bustiak eta hotzak besapeetan.
BEHIN BEHINEKO ZAZPIITURRI URIAN ZEHAR
Bilboko Udalak jendegehien ibili ohi den uriko kaleetan behin-behineko zazpi iturrijartzeari ekin dio, egunotarako iragarrita dauden tenperaturabero-beroei aurre egiteko.
Egoera honenaurrean, Bilboko Udalak uriko 419 iturri publikoen sarea indartukodu, han-hemengo ur-harguneetan behin-behineko zazpi iturri jarriz.Iturriotako ura ona da edateko.
Behin behineko zazpiiturriak hurrengo puntu hauetan kokatuko dira:
AgirreLehendakariaren etorb. 162an
Blas de Otero k.36an
Kale Nagusiko 63an
Kale Nagusiko, 25ean
Areiltza Doktorearenkaleko 32. zenbakiaren aurrean
EtxanizSuhiltzailearen plazako 4an.
San Jose plazan