Síguenos en redes sociales:

Bilboko ostalaritzako lokalen ordutegia bi ordu luzatuko da

Bilboko ostalaritzako lokalen ordutegia bi ordu luzatuko daFoto: Oskar González

BILBO. BBK Live-ra joaten den jendeari zerbitzua eskaintzeko helburuz, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du uztailaren 12, 13 eta 14an.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi handien eta jaien harira egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori.

BILBO. Luzapen hori ez zaie aplikatuko “eguneko lokalei”, “osagarriei” eta terrazei, hauek bestelako ordutegia dute-eta. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Bilboko Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua urian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean, egun bereziki seinalatuetan edo Bilbon interes turistikoa duen eguntzat jotakoetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.

Oraingoan, lokalak ixteko ordua luzatzeko arrazoia uztailaren 12tik 14ra egingo den Bilbao BBK Live musika-jaialdia da.

Luzapen hori ostalaritzako lokal guztiei aplikatuko zaie, “eguneko lokalei”, “osagarriei” eta terrazei izan ezik, hauek bestelako ordutegia dute-eta. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi handien eta jaien harira egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori eta egun hauetan aplikatuko da:

  • Bilbao BBK Live Jaialdian, uztailaren 12an, 13an eta 14an.
  • Aste Nagusian, abuztuaren 18tik 26ra.
  • BIME jaialdian, urriaren 24an eta 27an.
  • HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.
  • MTV EMA sarietan, azaroaren 1ean, 2an, 3an eta 4an.
  • Gabonetan, abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean.