BILBO. Euskal Soziolinguistika Jaurdunaldiaren10. edizioa Bilbon izango da aurten. Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan. Soziolinguistika Klusterraren zuzendariak eta K Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Zinegotziak aurkeztuko dute ekitaldia. Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko.

Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio azken hamarkadetan testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.

Aurrez aipatutakoaz gain, soziolinguistikaren eremuko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuek tokia izango dute egitarauan. Jardunaldian bildutakoek martxan dauden hainbat prozesutan ekarpena egin dezaten tailer parte-hartzaileak antolatuko dira. Horrez gain, Soziolinguistika Klusterraren proiektuetako ondorio esanguratsuak ezagutu ahal izango dira.

Jardunaldiaren egitarau zehatza

Klusterra

www.soziolinguistika.eus