Síguenos en redes sociales:

Errekaldeko auzokideek “Zirkualde” jaialdia ikusgai izango dute asteburuan

Ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zirkozaurre Taldeak “Vademekun” ikuskizunarekin aurkeztuko da Errekaldeko Liburutegian

Errekaldeko auzokideek “Zirkualde” jaialdia ikusgai izango dute asteburuan

BILBO. Errekaldeko auzokideek “Zirkualde” jaialdia ikusgai izango dute asteburuan. Ekimenaren helburua, hiriko kaleak animatzea eta herritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da, oraingo honetan, zirkuko arteetan oinarritutako programaren bitartez. Zirkuan espezializatutako zortzi konpainiaren ikuskizunak eramango dituzte auzoko plazara: lau Euskal Herrikoak izango dira, beste bat Aragoiko, Kataluniako eta Frantziako artistek osatutakoa, eta beste hirurak Gaztela eta Leon, Madril eta Andaluziakoak.

Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartzen dituzten zortzi konpainiaren eskutik.

Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak saio berezia jasoko du , umeei zuzenduta dagoen eta magia, akrobazia eta sorpresa uztartzen dituen Zirkozaurre Taldearen ” ikuskizuna. Saio horretarako sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik liburutegian bertan izena ematea.

“”-ko programazio eszeniko espezifikoa , Cabaret De Mar a Mar-ekin. (Frantziako Tolosako “Le Lido” Zirku eskola) zuzendaritzapean, Aragoiko, Kataluniako eta Okzitaniako (Frantzia) zortzi artistak, mugaz gaindiko lurraldean bira egiten ari den diziplina anitzeko kabareteko sei pieza aurkeztuko dituzte. (dantza / trapezioa), Fabrizio Rosselli (clown-a eta objektuen manipulazioa), (diaboloa), (clown-a), (trapezio finkoa) eta (cyr gurpila) dira. “De Mar a Mar ? Pirineos de Circo” zirku arloko mugaz gaindiko lankidetza proiektua da, Bilboko Udalak parte hartzen du, eta Lurralde Garapeneko Funts Europarraren (FEDER) diru-laguntza garrantzitsua du 2016 ? 2019 epealdirako.

Egun horretan bertan, , andaluziarrak arituko dira, "Rojo estándar!" lana Errekaldera ekarriz. Ikuskizun horretan, bi izaki kontrajarri, surrealismoak inguratutako eszena batean egongo dira, koloreak izango dira erritmoa markatuko dutenak, eta zirkuak eta dantzak gidatuko duten maitasuna funtsezko pieza izango da ikuskizun osoan.

, Errekalde plazan, programazioa arratsaldeko hasiko da, bata bestearen ondoren eskainiko diren hiru ikuskizunekin, oso proposamen eszeniko desberdinak aurkeztuko dituzten (Gaztela eta Leon), (Madril) eta (Euskadi) konpainien eskutik.

Tiritirantes taldeak “” eskainiko du Gran Hotel Paraíson girotutako ikuskizuna, garai onenak aspaldi igaro zituen luxuzko negozioan, Birlyk eta Birloquek dena garai haietan bezala izaten jarraitzeko ahalegina egiten badute ere. Horretarako, mandatari, zerbitzari, sukaldari? bilakatuko dira. Ezinezko eskaileretara eta monozikloetara igoko dira, agerpen eta desagerpen magikoak egingo dituzte, malabar bereziak egin eta zuzeneko musika joko dute.

taldearen txanda izango da, “” ikuskizunarekin. Protagonista, bere habia eraikitzeko hazkunde pertsonal bidaian bere mamuei aurre egin behar dien pertsonaia bitxia da. Fantasiazko bidaiari buruzko istorio xumea da, harrerako etxeari eskainitako omenaldia, clown-aren eta masta txinatarraren tekniketan oinarrituta. madrildarrak helduko dira Errekaldeko plazara, “” ikuskizuna eskaintzeko. Hiru pailazoak malabarista, akrobata eta ekilibrista ere badira.

“Zirkualde”-ren aurtengo edizioa igandean amaituko da, euskal bi talderekin. " aurkeztuko du, clown, hari lasai eta objektuen manipulazio teknikak dituen oso ikuskizun berezia. “Zirkualde”-ko edizio honen amaiera en eskutik etorriko da, arratsaldeko eskainiko duen “” ikuskizunarekin. Ramiro Vergaz Criadok zuzendutako lanak arrosa koloreko bizitza bizitzera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak. Beti agindu ziguten baina sinetsi nahi izan ez genuen bizitza hori.

Programazioa osatzeko, “Rekalde Bihotzean” elkarteak pintxo lehiaketa, “Pintxo Zirko”, antolatuko du ekainaren 1etik 10era, inguruko ostalaritza lokalen artean.

MAITZAK 31

Errekaldeko liburutegia

18:00 ZIRKOZAURRE (Euskadi) Vademekun

(*) Liburutegian izena eman behar da

EKAINAK 1

Errekaldeko plaza

19:00 CABARET DE MAR A MAR (Aragoi, Katalunia, Frantzia)

20:00 LANÓRDIKA (Andaluzia) Rojo estándar

EKAINAK 2

Errekaldeko plaza

19:00 TIRITIRANTES (Gaztela eta Leon) A su servicio en la calle

20:00 AIMAR & CIA (Euskadi) Etxea / Casa / Home

20:45 PASS & COMPANY (Madril) Juguete Roto 3p0

EKAINAK 3

Errekaldeko plaza

18:00 NIMÚ CIA (Euskadi) Ni Pies Ni Cabeza

19:00 EL GRAN RUFUS (Euskadi) Pink Impact