Bilbok eta Pittsburgh hiriak bultzada bat emango diote euren harremanari
Bihartik ostegunera Xabier Ochandianorekin bilduko dira Bilbon Pittsburgh hiriko hiru ordezkari
Bilbok eta Pittsburgh hiriak bultzada bat emango diote euren harremanari. Izan ere, Pittsburgh-eko eta Bilboko udalek harremanak gehiago estutzeko beste ahalegin bat egin dute, nahiz eta bien arteko lankidetzarako loturak aspalditik etorri. Ordezkaritza iparramerikarrak Bilboko udal-politiken berri izan nahi du, hiri-irtenbideei, garapen ekonomikoari, nazioartekotzeari eta atzerriko inbertsioa bereganatzeari dagokionez. Ameriketako Estatu Batuetako ordezkaritza bat irailean etorri zen gure hirira eta, orain, Pittsburgh-eko Sister Cities Association elkarteko beste hiru ordezkari etorriko dira gurera. Elkartearen xedea da lankidetza-loturak indartzea eta munduko beste hiri batzuekin sinergiak sortzea, hala nola Bizkaiko hiriburuarekin.
Bilboko alkatea den k eta hiri estatubatuarreko alkateak lankidetza berriz abiarazteko nahia erakutsi dute urte osoan zehar, bai eta bi hiriek proiektuak elkarrekin garatzeko aukera ere. Hain zuzen ere, horixe izan da Ameriketako Estatu Batuetako hiriak Pittsburgh-eko Sister Cities Association elkarteko hiru ordezkariak etortzeko bisita antolatu izanaren arrazoia. , eta bertaratuko dira, eta maiatzaren 31ra arte egongo dira hirian.
Pittsburgh-eko ordezkaritzak Bilboko Udalaren jardunbide egokien berri izan nahi du, garapen ekonomikorako eta hiri-irtenbideetarako aukerei dagokienez. Hori dela eta, lan-bilera bat izango dute Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziarekin. Bertan, halaber, hiria nazioartekotzeko eta atzerriko inbertsioa erakartzeko udal-estrategien berri izango dute.
Bisita egiteko beste arrazoietako bat Ekonomia Sozialaren Foro Globala-GSEF 2018 prestatzeko lanei buruzko informazioa biltzea da. Irailean antolatuko da, Euskalduna Jauregian, eta Bilbo hirugarren sektoreko munduko hiriburu bihurtuko da orduan.