Síguenos en redes sociales:

Bilbok 165.000 euro banatuko ditu euskarazko ikasleen artean

Diru laguntza ikasturtearen amaieran emango da

Bilbok 165.000 euro banatuko ditu euskarazko ikasleen arteanOskar M. Bernal

BILBO. Bilbok 165.000 euro banatuko ditu euskarazko ikasleen artean eta Bilbon erroldatuta dauden pertsonei diru-laguntza ematea onartu du. Horretarako 164.900 euro erabiliko ditu. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutzen denean deialdian izena emateko epea zabalduko da baina, diru-laguntza ikasturtearen amaieran emango da. Eskari guztiak aztertuko dira eskatutako baldintzak betetzen diren heinean diru laguntza jaso ahal izango dute.

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak euskara ikasteari lotutako diru laguntzen deialdia egiten du urtero. Diru-laguntza hau jasotzeko Bilbon erroldatuta egon behar da.

Onuradunak dira seme-alabekin etxerako lanak egin ahal izateko eta familian hizkuntza erabiltzea sustatzeko zein etxean euskara erabili ahal izateko euskara ikasi nahi duten gurasoak; haur eta gazteekin lan egin ohi duten aisialdiko edo kiroleko begiraleak edota ikasketa horiek ikasten dabiltzan pertsonak; diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dituztenak.

Iaz 284 pertsonak jaso zituzten guztira 156.224 euroko zenbatekoa osatu zuten diru laguntzak. Laguntzon %84 gurasoentzat izan zen, %7 aisialdiko begiraleentzat eta %8 diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat. Bestalde, 79 pertsonari ez zitzaien diru laguntzarik eman ez zituztelako eskatzen ziren betekizunak betetzen, hala nola bertaratzea, egindako ikastaroa ez gainditzea, Bilbon erroldatuta ez egotea eta abar.

Aurten berriro egin da deialdi hau euskararen erabilera sustatzeko hizkuntzaren transmisioan eraginik handiena duten kolektiboen artean, umeen eta gazteen artean, alegia, eta euskara bilbotarren eguneroko jarduneko komunikazio hizkuntza izan dadin.