Errekaldek Umorezko Antzerki Erakustaldia martxan jarriko du ostiralean
Lau ikuskizun eszenikorekin eta film laburrei eskainitako saio batek hasiera emango dio erakustaldiaren VI.edizioari
BILBO. Bilboko Udalak bultzatutako egitaraua Italiako Lucchettino konpainiaren “Lucchettino Classic” ikuskizunarekin hasiko da. Bilboko Erakustaldia martxoko lau ostiraletan (2, 9, 16 eta 23an) egingo da Errekaldeko auzoan. Erakusketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. Hala ere, sartzeko gonbidapena ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik hartu behar den arren udaltegian bertan, pertsona bakoitzeko gehinez bi sarrera eskuragarri egonik.
Antzerki egitaraua martxoaren 2an irekiko da, Italiako Lucchettino bikote komikoaren “Lucchettino Classic” ikuskizunarekin. 2016an Mandrake d’or saria irabazi zuten, magiaren Oscar saria Luca & Tino-k. Haien irribarrearekin eta txisteekin inozentziara bueltatzeko gai diren garairik gabeko bi komiko surrealista, pailazo eta mago dira. “Lucchettino Classic” ikuskizunean zentzurik gabeko malabaristak dira eta aldi berean, gag-en ondoriozko ume krudelak. “Commedia dell’arte” izenekoaren tradizio komiko handitik bizirik dirauten azkenekoetakoak dira, berritasun ukituarekin.
Gainera, aurreko edizioetan bezala, programazio eszenikoak ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, azken edizioan parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketarekin, datorren martxoaren 15ean. Aukeratutako film laburren artean Aitor Oñederra eta Iban del Campo euskal zinegileen bi film labur daude.
Martxoaren 9rako aurreikusita dagoen bigarren antzerki saioa, “AC-NUN, un ciprés en el desierto” lana eskainiko duen Zurrunka Teatro euskal konpainiaren eskutik etorriko da. Ikuskizun horretan, existitzen ez diren itoginez betetako leku hotz eta ilunean bi pertsonaia xume elkartuko dira. Denok, inoiz, igaro garen leku komuna da, pentsamenduek pisua galtzen duten, gure oinak hegaz egiten ikasteko prestatzen diren eta bizitza ukigarria hareazko bilakatzen den elkarketa eta gogoeta gunea da. Bizitza beste aldetik ikusteko aukera bikaina, barrea bizitzeko aitzakiarik hoberena dela ahaztu barik.
Hurrengo hitzorduan, martxoaren 16an, Ramón Agirre & Inazio Tolosa helduko dira Errekaldeko agertokira, euskaraz eskainiko duten “Putinen guardasola” ikuskizunarekin. Umorez betetako antzezlana arduratuta dagoen Lehendakariarekin abiatzen da. “Euskaldun guztiak elkartuko gaituen ereserkia behar dugu”, dio. Baina, nork idatziko du? Bilera luzearen ondoren adostasuna lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egileak. Erronka handia bi artistentzat. Talentu eta esperientzia handia duten arren, metodo bat asmatu behar izan dute erronkari aurre egin ahal izateko. Metodo Mistoa. Orain, herririk herri joango dira, herritar guztiek ereserkia ikasi eta barnera dezaten.
Umorezko Antzerki Erakustaldia martxoaren 23an amaituko da, Cía Lolita Corina konpainia katalanarekin. Antzerki komikoaren eta clownaren artean lan egiteko moduarekin jarraituz, “Las gallegas” antzezlanean, konpainiak oso modu dibertigarrian barneratzen gaitu paranormalaren eta metafisikoaren munduan. Lula sorgina, bisionarioen artean bisionarioa, izango da Dora, deskontsolatuen artean deskontsolatua den alarguna, mundu sobrenaturalean sartuko duena, baina ezer ez da dirudiena? Ikuskizunak Ikus-entzuleen Saria lortu zuen Puebla de la Calzadako (Badajoz) Nazio mailako XXVIII. Antzerki Jaialdian eta Ikus-entzuleen Ikuskizun Hoberenaren Saria Gaztela eta Leongo XI. Antzerki Azokan.
Programazioak ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketarekin. Emanaldia Errekaldeko Udaltegian izango da, martxoaren 15ean.
Informazio gehiago www.kulturabarrutik.eus webgunean
EGITARAUA
MARTXOAK 2
LUCCHETTINO
Lucchettino Classic
MARTXOAK 9
ZURRUNKA TEATRO
AC-NUN, un ciprés en un desierto
MARTXOAK 15
ZINEBIKLUB ? Umorezko film laburren erakusketa
Moloko DARIA VLASOVA Errusia-Lithuania (15’00’’)
Manivald CHINTIS LUNDGREN Estonia ? Kroazia ? Kanada (13’00’’)
Min Börda NIKI LINDROTH VON BAHR Suedia (14’00’’)
Tigger! IBÁN DEL CAMPO Euskadi (10’00’’)
All I Need Is You AITOR OÑEDERRA Euskadi (05’00’’)
Celebración PAU CRUANYES GARRELL, GERARD VIDAL BARRENA Espainia (10’00’’)
MARTXOAK 16
RAMÓN AGIRRE & INAZIO TOLOSA
Putinen guardasola
MARTXOAK 23
CIA. LOLITA CORINA
Las gallegas
Errekaldeko Udaltegian. 19:30ean.
Martxoaren 2, 9 eta 23an sarrera librea, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik udaltegian bertan hartu behar den gonbidapenarekin, pertsona bakoitzeko bi, gehienez ere. Gainerako saioetarako sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.
Más en Bilbao
-
Un defecto en la baldosa ‘Bilbao’ obligará a levantar el pavimento de García Rivero
-
Extinguido un incendio en una vivienda con una decena de personas hacinadas en Miribilla
-
Bilboko Udal Musika Bandak denboraldi berria aurkeztu du
-
Nico Williams: “Quiero seguir haciendo historia en el club de mi vida”