Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak jarduera fisikoa sustatzeko kanpaina martxan jarri du

Ekimen honek, pertsona guztiak gonbidatzen ditu (helduak, gazteak, umeak, dibertsitate funtzionala daukatenak?) kirola egitera, aktibatzera eta Bilbao Kirolak erakundeak eskaintzen dituen jarduera guztietatik bat aukeratzera

Bilboko Udalak jarduera fisikoa sustatzeko kanpaina martxan jarri du

BILBO.Bilboko Udalak abian jarri du “Eman Kirolari. Súmate a la práctica del deporte”, bilbotarren artean jarduera fisikoa sustatzeko. Ekimen hori 2015-2019 aldirako Gobernu Planaren barruan dago, kirola bilbotar guztien artean bultzatzeko konpromisoarekin, beren ongizatearen eta osasunaren hobekuntzan laguntzeko. Izan ere, azken urteetan Udalak garrantzi handia ematen dio jarduera fisikoari,kirola ezinbestekoa da uriaren eraikuntzan eta hobekuntza urbano-sozialerako aktiboa da

Bilbao Kirolak erakundearen sentsibilizazio eta sustapenaren kanpainak herritar guztiak ditu helburutzat. Esaldian aldaketa txikiak eginez, “Unea heldu da, Nire unea heldu da, Zure unea heldu da, Gure unea heldu da?”, pertsona guztiei (helduak, gazteak, umeak, dibertsitate funtzionala daukaten pertsonak?) gonbidatzen dira kirola egitera, aktibatzeko eta Bilbao Kirolak erakundeak eskaintzen dituen jarduera guztien artean bat aukeratzeko.

“Eman Kirolari. Súmate a la práctica del deporte” ekimeneko jarduerak udal kiroldegietako instalazioetan, Bilbao Kirolak erakundearen webgunean eta sare sozialetan aurkeztuko dira, herritarrei jarduera fisikoak osasunean dauzkan onurak erakusteko eta ariketaren bat egiteko motibatzeko.

Bilboko Udalak politika urbano integral modura ikusten du kirolaren inguruko politika, uria eta herritar guztien bizi-kalitatea hobetzen duelako. Kirola ezinbestekoa da uriaren eraikuntzan eta hobekuntza urbano-sozialerako aktiboa da.