Bilbon herri kirolen hogei erakustaldi baino gehiago egingo dira 2018an
Aizkolariak, txinga eroatea, sokatira eta segalariak, besteak beste, Bilboko kaleetan izango dira, adin guztietako publikoak gure herri-kirolak ikus ditzan
BILBO. Bilboko Udalak herri-kirolen hogei erakustaldi baino gehiago programatu ditu 2018rako. Aizkolariak, txinga eroatea, sokatira eta segalariak, besteak beste, Bilboko kaleetan izango dira eta adin guztietako publikoak bertaratu ditzateke.
Ikasturte honetan bere mendeurrena ospatzen duen Indautxuko eskoletan egin da aurkezpena, xedea Herri Kirolak gazteen artean sustatzea da. Eskola-umeek herri-kirolen erakustaldia ikusteko aukera ez eze, modalitate bat edo beste probatzekoa ere izan dute. Ekitaldian beste hauek ere hartu dute parte: Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeko Juan Miguel Ranero eta uriko jardueren egutegia osatzen Udalarekin batera lan egiten duen eta herri-kirolak sustatzen diharduen Egur Sport enpresako Luis Maria Bengoa.
Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak aurkeztu du aurtengo eskaintza; gogorarazi du programazio honi esker Bilboko Udala aurrera egiten ari dela geure-geureak diren kirolak zaintzeko, indartzeko eta zabaltzeko duen konpromiso estrategikoan. Horrez gain, erakustaldi horietan euskal kirolaren jatorria eta bilakaera azalduko dira, euskal tradizioari eta kulturari bizirik eusteko asmoarekin. Ildo horretan, Agirregoitiak gaineratu duenez “ezinbestekotzat jotzen dugu kirola kultur jarduera bezala hartzea, Bilboko gizartearen ezaugarri den aldetik, gizarte hori dinamitzatzeko eta bizirik iraunarazteko ahalmena duena”.
Urteko egutegia Bilboko Udalak egin du Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearekin eta herri-kirolak sustatzen dituen Egur Sport erakundearekin batera. Bilboko Udalak jarduera horiek antolatu eta beste batzuetan ere parte hartzen du udal instalazioak lagata, sokatirako finaletarako, adibizez.
Otsailetik abendura bitarterako programatutako jardueretan punta-puntako kirolariak eta diziplina horretan euren lekutxoa topatu gura dutenak arituko dira. Egutegiko probak, gainera, toki nagusia izango dute urirako garrantzizkoak diren Aste Santuan eta Aste Nagusian.
- Basque Fest: datorren Aste Santuan, martxoaren 28tik apirilaren 1era, Areatza pasealekua plaza erraldoi bihurtuta, bertan uztartuko dira musika, dantza eta kirola. Basque Fest-en espazio horretan herri-kiroletako erakustaldiak, baserriko jokoen tailerrak, pilota-jokoak 3Dan eta euskal dantza tradizionalak eta musika txandakatuko dira.
- Aste Nagusia: 2018ko Aste Nagusia abuztuaren 18tik 26ra egingo da eta herri-kirolak, Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, uriko kultur, kirol eta aisialdiko eskaintzaren parte izango dira.
HERRI KIROLAK
Herri-kirolen jatorria baserrialdeko lanetan dago; lan horiek aldatu eta kirol-jarduera bihurtu dira. Denboraren joan-etorrian, baserriko eta nekazaritzako lanak trebetasun, erresistentzia eta indar fisiko handia eskatzen duten kirol-modalitate bihurtu dira.
Gaur egun 15 modalitate onartzen dira modu ofizialean euskal herri-kiroletan: aizkora proba, txinga eroamatea, ontzi eramatea, trontza, lasto botatzea, orga jokoa, lasto altxatzea, harri-jasotzea, lokotx biltzea, sokatira, sega jokoa, ingude altxatzea, giza eta abere progak, harri-zulatzaileak eta zaku lasterketa.
2018ko EGUTEGIA
Aurtengo jardueran urtarrilean hasi ziren. Hauek dira programatutako erakustaldiak eta norgehiagokak:
- Urtarrilaren 27a, Fangoko kiroldegia. 17:00. Sokatirako finalak.
- Otsailaren 3a. Kasillako kiroldegia. 17:00. Sokatirako finalak.
- Otsailaren 3a. Etxebarria parkea. 13:00. San Blasak.
- Otsailaren 4a. Kastrexana. 13:30. Santa Agedak.
- Otsailaren 17a. Erriberako Merkatua. 13:30.
- Otsailaren 25a. Kasillako kiroldegia. 11:30. Sokatirako finalak.
- Martxoaren 18a. Astigarraga plaza-San Ignazio. 13:30.
- Martxoaren 29tik apirilaren 1era. Areatza pasealekua. BASQUE FEST.
- Maiatzaren 5a. Indautxu plaza. 13:30. Indautxuko Eguna.
- Maiatzaren 6a. Funikularreko plaza-Matiko.
- Maiatzaren 13a. Arangoiti. 13:00.
- Ekainaren 3a. Martzana-Zazpi Kaleak.
- Ekainaren 24a. Abusu. 13:30.
- Uztailaren 16a. Karmeneko plaza-Santutxu. 20:00. Santutxuko jaiak.
- Uztailaren 31. Levante plaza-San Ignazio. 13:00. San Ignazioko jaiak.
- Abuztuaren 18tik 26ra. Areatza. ASTE NAGUSIA.
- Irailaren 29a. Zorrotzako jaigunea. 13:00. Zorrotzako jaiak.
- Irailaren 30a. Cantalojas ? Zazpi Kaleak. Zabalako jaiak.
- Urriaren 7a. Done Petri plaza-Deustu. 13:00. Deustuko azoka.
- Azaroaren 11. Berastegi, Abando.
- Abenduaren 2a. Ametzola. 13:00. San Andresak.
- Abenduaren 21a. Areatza. 12:30. San Tomasak.
Más en Bilbao
-
Un defecto en la baldosa ‘Bilbao’ obligará a levantar el pavimento de García Rivero
-
Extinguido un incendio en una vivienda con una decena de personas hacinadas en Miribilla
-
Bilboko Udal Musika Bandak denboraldi berria aurkeztu du
-
Nico Williams: “Quiero seguir haciendo historia en el club de mi vida”