BILBO. Inauterietan Dantzaz, kantaz eta irudiz osaturiko ikuskizunaren ondoren, Bilboko Udal Txistulari Banda formazio tradizional gisa bueltatuko da eszenatokietara asteazkenean, otsailak 21. Bere zuzendaria eta txistu lehena den Garikoitz Mendizabal, Gorka Zabaleta (txistu bigarrena), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garcíaren eskutik (perkusioa), XX. mendeko lehiaketa desberdinetan saritutako lanak interpretatuko dituzte. Gainera, emanaldiaren ondoren, martxoaren 5ean, txistu zaleek Jagoba Astiazaranen “Zaharrak berri” proiektu berriaz gozatzeko aukera izango dute, Bilboko Udal Txistulari Bandarako espresuki sortutakoa. Bandaren errepertorio eta generokoak diren erritmoak izango dira protagonista: fandangoa, arin arinak, mazurkak, suiteak, rapsodiak, polkak, minuetoak, kontrapasak?
Kontzertua, jada ohikoa denez, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan izango da, 20:00etan. Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal izango dira. Emanaldian zehar, honakoak entzun ahal izango dira, besteak beste: José Mª González Bastidaren “Gasteiz” suitea, Bonifacio Laskurain Olanoren “Kontrapasa”, José Mª González Bastidaren “Txoriñua norat hua”, Federico Corto Barrerasen (Xabier Jacinto Rialen moldaketekin) “Krisostola” polka, Pablo Sorozabal Mariezkurrenaren “Zortziko de las Bateleras”, Jesús María Bilbao Estefaníaren “Laburpena”, José Mª González Bastidaren “Gau Txoriak”, J. Eskoriaza Lezetaren “Sohier” eta Rodrigo A. de Santiago Majóren “Osabea” fandangoa eta arin-arina.
Bilboko Udal Txistulari Banda
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Banda tradizionala
EUSKALDUNA JAUREGIA, A3 ARETOA
2018ko otsailak 21, 20:00
Egitaraua
? Gasteiz (Suitea)???????????...??????José Mª González Bastida
? Kontrapasa Bonifacio???????????????????Laskurain Olano
? Txoriñua norat hua??????????.?????? José Mª González Bastida
? Krisostola (Polka)??????Federico Corto Barreras (Mold: Xabier Jacinto Rial)
? Zortziko de las Bateleras???????????..Pablo Sorozabal Mariezkurrena
? Laburpena??????????????????.. Jesús Maria Bilbao Estefanía
? Gau Txoriak???????????????????. José Mª González Bastida
? Sohier??????????????????????.Arm: J. Eskoriaza Lezeta
? Osabea (Fandangoa eta arin-arina)????????Rodrigo A. de Santiago Majó
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA:
Garikoitz Mendizabal: zuzendaria eta txistu lehena
Gorka Zabaleta: txistu bigarrena
Sabin Bikandi: silbotea
Asier García: perkusioa