Síguenos en redes sociales:

Bilbok hondakinen birziklapena bultzatzeko Infobilbao berezia argitaratu du

2020an % 50eko birziklatze-tasa lortzeko asmoz, Udalak esparru honetako zerbitzuak eta ekipamenduak handitzen jarraitu du, 5. edukiontziaren hedapenaz, traste handien nahiz etxeko produktu toxikoen bilketa-zerbitzu espezifikoez, eta edukiontzietan ezin utz daitezkeen hondakinak jasotzeko Artxandan, Larraskitun, Zorrotzan eta Elorrietan dituen lau Bilbogarbiren laguntzaz.

Bilbok hondakinen birziklapena bultzatzeko Infobilbao berezia argitaratu du

BILBAO. Bilboko Udalak hondakinen birziklapena bultzatzeko InfoBilbao berezia argitaratu du, Europan 2020rako ezarri den hondakinen % 50 birziklatzeko helburua lortzeko asmoz. Horren harira, Bilboko Udala, herritarrek birziklatzeko ekipamendu eta zerbitzuen kopurua handitzen ari da apurka-apurka; adibidez, dagoeneko herritarren % 45ek erabil dezakeen 5. edukiontziaren hedapenaz.

InfoBilbao udal buletinaren argitaraldi berri honek 150.000 ale banatuko ditu guztira, gehienak etxez etxe, postontzietan sartuta, eta gainontzekoak Hiri osoko Udaltegietan, kiroldegietan eta liburutegietan zehar. Alea PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus udal webguneko esteka honetan.

Azken urteotan, urrats handiak eman dira hondakinen biziklapena hobetzeko. Horrela, 2006aren amaieran Bilbon hondakin guztien % 13,48 birziklatzen zen, eta tasa hori ia % 27ra igo zen 2016aren amaieran.

2020ean hondakinen % 50 birziklatzeko helburua lortzearren, hondakin mota desberdinetarako edukiontzi kopurua handitzeaz gain, Bilboko Udalak gogoratu du lau “Bilbogarbi” daudela (Artxandan, Larraskitun, Zorrotzan eta Elorrietan) edukiontzietan ezin utz daitezkeen hondakinak jasotzeko.

Biziklatzeko ekipamenduekin batera, Bilboko Udalak hondakin eta traste handiak nahiz etxeko produktu toxikoak biltzeko zerbitzuak eta merkataritza eta ostalaritza lokaletarako bilketa-zerbitzu espezifikoak ere eskaintzen ditu.

InfoBilbaoren ale berri honek alderdi horiei guztiei buruzko informazioa zehatza eman eta hondakinen bilketa selektiboa egiteko Bilboko auzo guztietan zehar sabanatuta dauden edukiontzi desberdinetan sartu ahal diren eta sartu behar ez diren elementu eta meterialei buruzko ohiko zalantza asko argitzen ditu.