BILBO. 09:30etik 19:30era bitartean, eta giro patxadatsuan, euskaraz hitz egiten ikasten ari diren pertsonak euskaraz jakin eta berba egiten dutenekin mahai baten inguruan bilduko dira euskaraz hitz egiteko soilik.
Berbagunearen helburua, euskara kalean agertzea, presente egotea eta gizarte elebiduna lortzeko euskararen ohiko erabileraren garrantzia azpimarratzea da.
Gure hizkuntzaren hedapena sustatzea bilbotar guztion ondare moduan. Erronaka euskara kalera ateratzea eta ohiko erabiltzaileak eta euskara ikasten ari direnak mahai berean batzea da.
Garrantzi handiko euskarazko ekitaldi honetan Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia, Koldo Narbaiza, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia, Aitziber Olabarrieta, Berbaguneko koordinatzailea eta Bilboko Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak izango dira. Horrez gain, egun osoan, kulturaren, kirolaren edo politikaren hainbat arlotako pertsonek hartuko dute parte Berbagunearen edizio honetan.
“Euskaraz hitz egitea, euskara euskaraz partekatzea” goiburupean euskara kalera atera nahi da eta adin eta mota guztietako pertsonak mahai baten inguruan batu, euskaraz hitz egin dezaten hainbat hai hartuta hizpide: liburuak, kirola, aisialdia?bide batez euskararen erabilera bultzatuz Bilbon.
MAHAI BEREAN EUSKARAZ
Berbaguneak euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren pertsonak bilduko ditu, kezka bera duten pertsonekin hizketan, giro atseginean, aritu nahi badute.
Horretarako, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak mahai berean jarriko dira 09:30etik 19:30era bitartean, hainbat elkarrizketatan parte hartzeko.
Jarduera egun osoan izango da Azkuna Zentroko atrioan, lau txandatan banatuta. Lehenengo txanda 09:30etik 11:00etara bitartean izango da, bigarrena 11:00etatik 12:30era, hirugarrena 12:30etik 14:00etara eta laugarrena 18:00etatik 19:30era. Azken txanda biak, batez ere, parte hartu nahi duten herritarrentzat dira. Gainerako txandetan gehienbat uriko ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleak arituko dira.
Txanda bakoitzean hainbat talde antolatuko dira. Talde bakoitzean sei pertsona egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira parte-hartzaileak, hain zuzen, beste gai bati buruz hitz egiteko. Txanda bakoitzean birritan aldatuko dira mahai batetik beste batera parte-hartzaileak; horretarako, parte-hartzaile bakoitzak triptiko bat jasoko du jorratuko dituzten gaiekin.
Andoni Agirregomezkorta aktorea izango da aurtengo Berbaguneko koordinatzailea. Gainera, mahai bakoitzean pertsona bat egongo da gaia proposatu eta parte-hartzaileen elkarrizketa moderatuko duena. Aipatzekoa da bertan izango direla Mikel Olazabal, Zigor Iturrieta, Mireia Zarate, Juanra Madariaga, Ana Urrutia, Itxaso Atutxa edo Andoni Aizpuru, besteak beste.
Berbagunearen helburua, euskara kalean agertzea, presente egotea eta gizarte elebiduna lortzeko euskararen ohiko erabileraren garrantzia azpimarratzea da.
Berbagunea urtean behin bakarrik egiten da, baina bere azken helburua herritarrek urteko 365 egunetan euskaraz normal-normal egitea da bizitzaren esparru guztietan. Bilbok euskaraz bizi gura du eta horren seinale da Berbagune honek izan duen harrera bikaina.