BILBO. “Ideiak Martxan” Udalaren programaren barruan gauzatuko da ekimen hau abenduaren 17an, Bilborock Aretoan. Kirol txapelketak, idazketa tailerrak koreeraz eta origami tailerrak, cosplay-erakustaldiak, jolasak eta txapelketak. Horra hor 11:30ean hasita egingo diren jarduerak; dena den, ateak 11:00etan irekiko dira eta sarrera doakoa izango da.
Jarduera horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik antolatzaileen sare sozialetan.
IDEIAK MARTXAN’ EKIMENARI ESKER SORTUTAKO PROPOSAMENA
‘Bilbao Esports Open’ “Ideiak Martxan” programaren barruan sortu da, Bilboko Udalak sustatuta eta helburu duena gazteekin elkarguneak sortzea eta haiek partaide izatea Udalaren programazioan. Programa 14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.
“Ideiak Martxan” programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak posta elektronikoz zein Bilboko Udalaren edota www.bilbaogazte.bilbao.eus webguneen bidez. Proposamenak jasotakoan, proiektuak egileekin aztertuko dira haien bideragarritasuna baloratzeko eta, posible bada, gauzatzeko.
KIROLETAKO TXAPELKETAK
‘Bilbao Esports Open’ jardunaldian kiroletako bideo-jokoen lehiaketa hauek gauzatuko dira:
Torneo Pokémon VGC 2017 N3DS: formatu suitzarreko lehiaketa, hirutik onena, Pokemon Sol eta Luna edizioetan. 100 euroko saria sailkatutako lehenengo hiru pertsonen artean.
Clash Royale mugikorrean: parte-hartzaileak zortzinako zortzi taldetan banatuko dira; 30 euro eta Eusko Esports-eko STS bonoa irabazteko aukera izango dute.
Hearthstone (BYOC): taldekako fasea eta zuzeneko kanporaketak egongo dira. 32 partaiderentzako lekua dago, eta aurrera egingo dute bi onenek. Jokalari bakoitzak bere mugikorra, tableta edo ordenagailua ekarri behar du lehiatzeko.
League Of Legends PC (5vs.5): zuzeneko kanporatzeen txapelketa, 8 talderentzat; 100 euroko saria talde irabazlearentzat.
Tekken 7 PS4: 64 plaza daude, kanporatze bikoitzekin; 3 partaide onenek 50 euroko balioa duten merchandising-eko gauzak izango dituzte saritzat.
HEGO KOREAKO KULTURARI BURUZKO TAILERRAK
Tailer hauek eskainiko dira:
Idazketa ‘Hangul’ alfabetoa erabilita: koreerari buruzko oinarrizko ezagupenak (Hangul). Koreeraz nork bere izena idazten ikasiko du eta gero egindakoa etxera eramateko aukera izango dute.
Origami: Origamiari buruzko tailerra, hau da, paperezko figurak egitea papera ebaki eta itsasi gabe. Eskuetako trebezia eta buru-azkartasuna, eta pazientzia, behar dira.
ASIAKO AISIARI ETA MUSIKARI BURUZKO ERAKUSTALDIAK ETA JARDUERAK
‘Bilbao Esports Open’ jardunaldiko programazioaren barruan, dantza, entretenimendu eta kultura asiarrarekin lotutako hainbat jarduera gauzatuko dira:
‘Kuàizi-Games’: lehiaketa dibertigarri bat da, zenbait proba eta jolasek osatua, artista asiarrek barietateen programetan euren zaleak entretenitzeko egiten dituztenen antzekoak.
Kpop Dance-eko erakustaldia: Jardunaldiaren irekieran eta amaieran, dantza-ekitaldi bana egingo da, Kuàzi-ko dantzari batzuk osatutako taldearen eskutik.
Kpop deitzen den musika (pop korearra) aurkeztuko dute.
Era berean, Bilborock-eko eszenatokia bizi-bizi egongo da egun osoan zehar, bertan egingo baitira Cosplays erakusteko pasarela ?bideo-jokoetako pertsonaia ezagunen trajeak eta armadurak ikusi ahal izango ditugu cosplayersen eskutik- eta KCover Dance Contest! Dantzari gazteen taldeen arteko txapelketa da azken hau, eta epaimahai batek emanaldiaren eta jantzien arabera Kpop-eko dantzari onena zein den erabakitzen du.