Zine Kontari euskaraz egindako zinema zikloa hasiko da asteartean Bilbon
Zikloaren hirugarren edizioa da eta Bilboko Campos Eliseos antzokian egingo da
BILBO. Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, zazpi proiekzio izango dira, Kupula aretoan, arratsaldeko 19:00etan; ostiraleko saioa 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
Iaz gertatu zen bezala, zikloak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, besteak beste. "Euskara aktibo edo potentzialki maite duten guztientzat, ikasten ari direnentzat edo hobetu nahi dutenentzat den ekimenaz ari gara", adierazi dute antolatzaileek.
Horrela, asteartean, "Beti bezperako koplak" film laburra (Ageda Kopla Taldea) eta "Kutsidazu bidea Ixabel" lan luzea (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo) ikusi ahal izango dira; asteazkenean, "Zeinek gehiago iraun" (Gregorio Muro) eta "Loreak" (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño); ostegunean, "Betiko" (Arantza Ibarra) eta "Asier ETA biok" (Aitor eta Amaia Merino), eta ostiralean, "Aita zonbia naiz" (Ricardo Ramon eta Joan Espinach).
Más en Bilbao
-
Udal-efizientziarekiko konpromisoan aurrera egin du Bilbok
-
Más de 600.000 euros para remodelar el CEIP Artatse de Otxarkoaga
-
Primeros en canjear las pulseras del Bilbao BBK Live: "Es la tercera vez que venimos y vamos a seguir repitiendo todos los años"
-
El Athletic se medirá a la Ponferradina en el centenario del Amorebieta