Síguenos en redes sociales:

Deustuko Unibertsitateak ekitaldiak antolatu ditu Euskararen Eguna ospatzeko

Deustuko Unibertsitateak ekitaldiak antolatu ditu Euskararen Eguna ospatzekoJose Mari Martínez

BILBO, 2Ekitaldi nagusiak ostiralean izango dira, abenduaren 1ean. Modu honetan, 2018an Euskal Herri osoan euskal hiztunak aktibatzeko egingo den Euskaraldia dinamikaren bidean jarri nahi du Deustuko Unibertsitateak.

"Euskararen Nazioarteko Egunak izaera sinbolikoa du eta sendo islatu nahi du 365 eguneko konpromisoa eleaniztasunarekin, hizkuntzen arteko bizikidetzarekin eta euskararen aldeko ekintza positiboarekin, baita gure unibertsitate egitasmoaren zutabe gisa ere. Konpromiso horren erakusgarri izango dugu laster beste mugarri esanguratsu bat: Deustuko Unibertsitateko Eleaniztasuneko Plan Gidari berriaren onarpena", adierazi dute Deustuko Unibertsitatetik.

Horrela, ostiralean, 10:30ean hasita, ekintza ugari prestatu dira Donostiako campusean, "Euskararen Nazioarteko Eguna ikasle, irakasle eta langileen artean ospatu ahal izateko". Ordu horretan bertso saioa izango da campuseko kafetegian, Alaia Martin eta Jon Martin bertsolariekin. Ordubete beranduago, 11:30ean, Luzia Alberro irakaslearen hitzaldia izango da kafetegian bertan,

"Bertsolaritza unibertsitatean: arloteen mundutik ikermundura" izenburupean. Gainera, 14:00etan, Iker Lauroba musikariaren kontzertua antolatu da kafetegianm eta goizean zehar txalaparta eta ezkila doinua ere izango dira.

Halaber, astean zehar "Artistak eta euren lanak" lehiaketa egiten ari da Donostiako campuseko kafetegian. Ikasleek hormetan zintzilik dauden euskal artisten izenak eta haien lanak lotu behar dituzte.

Bestalde, Bilboko campusean, euskarari buruzko "quiz arina" egingo da astean zehar campuseko hainbat tokitan. Ostiralean, berriz, egitarau zabala izango da: Sabin Bikandi etnomusikologoaren hitzaldia ("Txistua euskal kulturan"), Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua eta Deustuko Unibertsitateko dantza taldearen erakusketa, luntxa, astean zehar egindako quiz eta kanta saioen bideo emanaldia, sarien zozketa eta azken bertso kantua.