BILBAO. Ekimen honek arrakasta handia izan du aurreko edizioetan. Gabon hauetan 240 plaza egongo dira 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango da programa, goizez, 10:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30era. Baldintza bakarra, nahiatezkoa, Bilbon erroldatuta egotea da.

Izena emateko epea GAUR, azaroaren 23a (eguena), hasi eta azaroaren 28ra artekoa izango da. Horretarako Bilboko Udalaren webgunean, 010 udalaren informazio telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo deituz gero) eta barrutietako udaltegietan dauden “Bilbao Klik” bulego elektronikoak erabil daitezke.

LAU ESPAZIO IRUDIMENA ASKATZEKO

Zeu Moldatu! Programak bidaia berezia eskainiko die umeei. Horretarako hiru orduko jarduerak egongo dira, aldi berean lau espaziotan: 3D-n inprimitzea, robot-programazioa, errealitate birtuala eta zirkuitu elektronikoak.

Parte-hartzaileak teknologiaren munduan murgildu ahal izango dira. Aukera hauek izango dituzte: 3D inprimagailuen funtzionamendua zein den ikustea eta diseinuak egin eta figura bat inprimatzea; robot txiki bat programatzea eta kontrolatzea, motor bi erabilita, eta errealitate birtualean murgiltzea robot bati barre eragiteko. Amaitzeko, laborategi berezi bat esperimentatuko dute, eta espazioa margotu.

Ekimen honen helburua umeak teknologia berrietara olgetan eta modu didaktikoan hurbiltzea da eta Bilboko Udalak Gabonetarako umeei aisialdia emateko eskainitako programazioaren zati da. Besteak beste, gurasoei lana eta familia-bizitza uztartzea erraztu nahi zaie.

INSKRIPZIOAK IZENA EMATEAN IZANDAKO HURRENKERAREN ARABERA, LEKUAK AGORTU ARTE

EGUN eta SAIO bakar baterako baino ezin da izena eman. Izena eman ahala esleituko dira 240 plazak. Behin beteta, gainerakoak itxaron-zerrenda batean geratuko dira, aukeratutako egun eta txandarako. Lekuren bat hutsik geratuz gero, zerrenda horietara joko da hutsik geratu diren plazak betetzeko.