Umeen aisialdirako Gabonetako programetan izena emateko epea zabaldu du Udalak
Bilboko Udalak gaur zabaldu du umeen aisialdirako Gabongune eta Gabonkide programetan izena emateko epea. Epe hori azaroaren 13ra arte (astelehena) luzatuko da. Guztira, 264 plaza eskaintzen dira Gabongune programan (5-8 urteko umeentzat) eta 120 Gabonkide programan (9-11 urteko gaztetxoentzat).
Programa bietako aurreinskripzioak hiru bide hauetako zein-nahi erabilita egin daitezke: www.bilbao.eus web orria, 010 Udalaren informazio-telefonoa (944 010 010 Bilbotik kanpo deituz gero) eta barrutietako udaltegietako Bilbao Click bulego elektronikoak. Izena emateko baldintza bakarra umea Bilbon erroldatuta egotea da.
"ELKARTASUNA GAINEZKA"
Abenduko azken astean (26tik 29ra) programa horietan parte hartzen duten umeek elkartasuna, abegikortasuna eta eskuzabaltasuna jorratuko dituzte, pertsonarik behartsuenentzako proiektuak eta ekimenak ezagututa.
Udalaren "Bilbao Balioen Hiria" proiektu estrategikoarekin lotuta, "Elkartasuna gainezka" goiburua aukeratu eta zenbait jarduera antolatu dira euskaraz eta gaztelaniaz. Sahara edo Txernobyletik datozen umeak oporretan jasotzen dituzten elkarteak zeintzuk diren eta zelan egiten duten lan jakin ahal izango dute programetako parte-hartzaileek, jolasen eta dibertsioaren bidez, baita ospitaletako umeen pabilioiak barre-algarez betetzen dituzten elkarteak ere, edota parte-hartzaileek aurek egingo dute jostailuren bat premiarik handiena dutenei emateko.
Gabonetako umeen aisialdirako Bilboko Udalak dituen programazioaren barrukoak dira ekimen hauek. Programazioa lana eta familia bateratzen saiatzen da betiere. Gainera, parte-hartzaileek, Gabonetan, adiskide berriak egiteko, bizikidetzako trebeziak ikasteko eta estelako era batean gozatzeko aukera izango dute.
Jarduera biak goizez egingo dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean, Begoña, Irala, Otxarkoaga, Deustu, Zorrotza eta Castañosko udaltegietan eta Abandoko Sánchez Marcos ikastetxean (Concha Jeneralaren k. 18).
ZOZKETA ETA IZEN-EMATEAK
Plazak zozketa publikoaren bitartez banatuko dira. Zozketa hori azaroaren 15eko 10:00etan egingo dute, Aznar Eraikineko 4. solairuan dagoen Bilboko Udalaren Umeen Gaietarako Zerbitzuko bulegoan (Venezuela plaza, 2). Emaitza kontsultatzeko aukera egongo da aurrez izena emateko erabilitako kanaletan: www.bilbao.eus webgunean; 010 telefonoan (edo 944 010 010); eta Barrutiko Udaltegietako ´Bilbao Click` bulegoetan.
Halaber, plazarik libre geratzen bada, Umeen Gaietarako Udal Zerbitzuko arduradunek itxaron-zerrendan daudenei deituko diete bete barik geratu diren lekuak eskaintzeko.
Más en Bilbao
-
'Gerizpelagunak' izeneko taldea sortu du Bilbok
-
Bilboko Udalak zenbait intsektuk eragindako eragozpenei aurre egiteko gomendioak zabaldu ditu
-
Arrancan las obras para el esperado parque de ocio de la Intermodal
-
El error garrafal del cartel de Aste Nagusia: "Siempre me equivoco en el orden de los colores de la ikurriña"