Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren finalak ostegunean hasiko dira
Hasieratik, irailean, 34 taldek parte hartu dute sailkapen fasean
BILBO. Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioa azken fasera heldu da, Elektronika eta beste joera batzuk, Metal eta Pop Rock kategorietako finalak aste honetan izango baitira. Bilborock aretoan egin dira lehiaketaren sailkapen faseak, eta finalak ere bertan izango dira 20:00etatik aurrera. Elektronika eta beste joera batzuk kategoriako finala ostegunean izango da, azaroaren 8an, Metal kategoriakoa ostiralean, azaroaren 10ean, eta Pop Rock kategoriakoa larunbatean, azaroaren 11n.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, lehiaketaren 29. edizioaren hasieratik, irailean, 34 taldek parte hartu dute sailkapen fasean, eta azkenean, talde hauek sailkatu dira finaletarako: Elektronika eta beste joera batzuetan, Fuerte Bandido (Madril), Skygaze (Asturias), Planetoid (Frantzia) eta C.I.A.N.U.R.O (Madril); Metalean, Hex (Bizkaia), Valkyria eta Pandemia (Kantabria), eta Pop Rock kategorian, Alien Tango (Murtzia), Los Bengala (Zaragoza) eta Los Estanques (Kantabria).
Antolakuntzak aurkeztu diren proposamenen kalitatea nabarmendu du, "sailkapen fasean kontzertuetara joandako pertsonen kopuruak frogatzen duenez", 1.700 pertsona inguru izan baitzira kontzertuetan. Taldeen azken hautaketa egiteko, kontuan izan dira epaimahai profesionalaren balorazioa, hiru pertsonak osatutako epaimahai gaztearen iritzia eta ikusleen irizpena, emandako 624 botoei esker. Elektronika eta beste joera batzuen kategorian epaimahai profesionalak zuzenean hautatu ditu lau finalistak.
Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika taldeentzat jartzen du martxan Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketa antolatzen du lehiaketa, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta, aldi berean, nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.
Más en Bilbao
-
Manual de Aste Nagusia: lo imprescindible que debes saber para disfrutar de las fiestas
-
“Alguna vez se ha encontrado comida ilegal en alcantarillas durante Aste Nagusia”
-
“Estamos trabajando mucho en mejorar la accesibilidad, la sostenibililidad y la seguridad en Aste Nagusia”
-
El original reto de un influencer bilbaino para Aste Nagusia: encontrar latas con dinero escondido