Gidatzean deskuiduak saihesteko kanpaina egingo da aste honetan Bilbon
BILBO. Horrrela, udaltzainek batez beste lau kontrol egingo dituzte egunean, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola errepidean sakelako telefono, GPS eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.
Egiaztatuta dagoenez, gidatzean sakelako telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.
Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 16 kontrol egin zituen. Guztira, 9.366 ibilgailu kontrolatu zituen, eta sakelako telefonoa erabiltzeagatik 34 salaketa egin zituen, eta nabigatzailea manipulatzeagatik beste bi.
Más en Bilbao
-
Llenazo en la Basílica de Begoña para honrar a la Amatxu: "Seguimos con la tradición de mi abuela"
-
Bilboko Konpartsak suma fuerzas contra las agresiones sexistas y racistas
-
Manual de Aste Nagusia: lo imprescindible que debes saber para disfrutar de las fiestas
-
“Alguna vez se ha encontrado comida ilegal en alcantarillas durante Aste Nagusia”