BILBAO. Bilbao Kirolak erakundeak programazio zabalagoa jarri du asteburuetan kirola familian egitea eta familia-kontziliazioa sustatzeko.

Hori horrela, Miribillako, Artxandako eta Errekaldeko kiroldegietan ?aparkalekua dutelako aukeratu dira- umeentzat eta pertsona helduentzat zenbait jarduera konbinatu egingo dira, betiere 5 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoen psikomotrizitatea eta oinarrizko trebeziak lantzeko asmoz.

Umeen yoga eta palaz eta erraketaz egiten diren kirolak aukeratu ditu Bilbao Kirolak erakundeak umeentzat, hain zuzen ere, umeen artean kirola bultzatzeko helburuarekin. Ordu eta erdiko iraupena izango dute jarduerek eta asteburuetan gauzatuko dira. Berritasun modura, ordutegi berean, umeekin doazen familiakoek ariketa aerobiko eta bizkorgarriak egiteko saioetan parte hartu ahal izango dute, esaterako, “Krossingfit” eta kaloriak erretzeko ariketak egin ahal izango dituzte 60 minutuz, hartara dutxatu eta arropa aldatu ondoren, adin txikikoen bila joateko astia izango dute.

Ikastaro hauei gehitu behar zaizkie Bilbao Kirolak erakundeak familiako kontziliazioa sustatzeko lehendik antolatzen dituen beste batzuk: familiako patinajea eta pertsona helduentzako eta adin txikikoentzako jolas-igeriketa, “igerijaia”. Eta bestalde, opor garaietan lana eta familia bateratzen laguntzeko beste programa batzuk ere badaude: udako hilabeteetako zazpi astetan eskaintzen den "Udan primeran kirola eginez", kirolen eta joaslen plan zabala, 6 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteentzat eta Gabonetako eta Aste Santuko udalekuak.

ORDUTEGIAK ETA IKASTAROAK

Udal kiroldegietako salmenta automatikorako makinetan eta Bilbao Kirolak erakundearen webgunean eman daiteke ikastarootarako izena.

MIRIBILLAKO KIROLDEGIA (zapatu arratsaldetan)

Pertsona helduentzako jarduera: KROSSINGFIT’, 18:45etik 19:45era, erabilera askotarako gimnasioan eta fitnesseko gelan.

Deskribapena:

Gaitasun fisiko guztietan eragina duen lan orokorra; betiere, ariketa ugarien, funtzionalen eta bizien bidez. Egokitzapen fisiko osorako programa. Mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko ahalmenak lantzen ditu, hala nola, erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta zehaztasuna.

Prezioak:

Abonatuak: 18-64 urte bitartekoak: 10,90 euro eta 65-99 urte bitartekoak: 7,80 euro.

Abonatu ez direnak: 18-64 urte bitartekoak: 26,20 euro eta 65-99 urte bitartekoak: 18,75 euro.

Plaza-kopurua: 20

Umeentzako jarduera: ‘JOLASAK’, 18:30etik 20:00etara, erabilera askotarako gimnasioaren ondoko gelan.

Deskribapena:

Era guztietako jolasak eta jarduerak egingo ditugu ondo pasatzeko: jolas eta jarduera psikomotorrak, kognitiboak, sentsorialak, sozialak eta herrikoiak egingo ditugu, umeen garapena sendotzeko jolasaren eta dibertsioaren bitartez.

Prezioak:

Abonatuak: 11,70 euro.

Abonatu ez direnak: 28,15 euro.

Plaza-kopurua: 20

ARTXANDAKO KIROLDEGIA (domeka goizetan)

Pertsona helduentzako jarduera: ‘KROSSINGFIT’, 10:15etik 11:15era, erabilera askotarako gimnasioan.

Deskribapena:

Gaitasun fisiko guztietan eragina duen lan orokorra; betiere, ariketa ugarien, funtzionalen eta bizien bidez. Egokitzapen fisiko osorako programa. Mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko ahalmenak lantzen ditu, hala nola, erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta zehaztasuna.

Prezioak:

Abonatuak: 18-64 urte bitartekoak: 13,65 euro eta 65-99 urte bitartekoak: 9,75 euro.

Abonatu ez direnak: 18-64 urte bitartekoak: 29,50 euro eta 65-99 urte bitartekoak: 21,10 euro.

Plaza-kopurua: 20

Umeentzako jarduera: ‘PALA ETA ERRAKETA KIROLEN HASTAPENA’, 10:30etik 11:30era, frontoian eta teniseko eta padeleko pistetan.

Deskribapena:

Jarduera bakarrean eta saio ezberdinetan, modalitateok praktikatu ahal izango dituzu oso modu dinamikoan eta taldeka: tenisa, padela, badmintona eta frontenisa.

Prezioak:

Abonatuak: 14,65 euro.

Abonatu ez direnak: 35,20 euro.

Plaza-kopurua: 10

ERREKALDEKO KIROLDEGIA (domeka goizetan)

Pertsona helduentzako jarduera: ‘FATBURNING /KALORIAK ERRETZEA', 10:30etik 11:30era, erabilera askotarako gimnasioan.

Deskribapena:

Energia-gastu handiko jarduera honetan ariketa aerobikoak, koreografiarik gabekoak, eta bizkorgarriak egiten dira. Ariketak monitore espezializatu baten zaintzapean egiten dira. Egokia de edozein adineko eta sasoi egoerako pertsonentzat, ariketak egokitu egin baitaitezke.

Prezioak:

Abonatuak: 18-64 urte bitartekoak: 13,65 euro eta 65-99 urte bitartekoak: 9,75 euro.

Abonatu ez direnak: 18-64 urte bitartekoak: 29,50 euro eta 65-99 urte bitartekoak: 21,10 euro.

Plaza-kopurua: 25

Umeentzako jarduera: UMEEN YOGA, 10:15etik 11:45era, yoga-aretoan.

Deskribapena:

Erlaxazioa eta norberaren ongizatea lortzea xede duen yoga egokitua da eta arnasketa eta erlaxazio teknikak uztartzen ditu jarrera ezberdinei esker. Koordinazioa eta malgutasuna sustatzeko egokia. Adin guztietako pertsonei zuzenduta.

Prezioak:

Abonatuak: 9,75 euro.

Abonatu ez direnak: 21,10 euro.

Plaza-kopurua: 20