BILBO. Guztira 15 proiektu baino gehiago aurkeztu dira. Horietatik bost aukeratu dira finalista izateko:
Bimemories. Uriaren memoria eta herentzia kulturala eta ez-materiala gorde gura duen aplikazioa da, kultur ondarearekin lotutako esperientzia pertsonalak eta bakarrak digitalizatuta, ondarea aberastuz.
Know Bilbao. Aplikazio honek Bilboko zerbitzuen eta aisialdiaren katalogoa edo gida izan nahi du, erabiltzaileen interesekoa den informazioa denbora errealean bilduta.
Knowlii. Bidaiarientzako aplikazioa da, teknologia jendea konektatzeko erabiltzen duena. Hemengo erabiltzaile adituak konektatzen ditu turistekin, denbora errealean. Tokia ezagutzean oinarrituta dago turistari egin behar duenari buruzko orientazioa emateko.
Bilbao Now. Aplikazio honek Bilboko kulturaren eta aisialdiaren proposamena izan gura du, teknologia berriekin non zauden badakigula aprobetxatuta. Ohiko maparekin batera, puntu interesgarriak eta agenda konbinatzen ditu.
Bilbao Bizi. Bilbo bilbotarrek bakarrik nahiko luketen bezala ezagutu nahi duten turistentzako aplikazioa da. Honakoak ditu barne: leku interesgarriak, ibilbideen antolatzailea eta altxorraren bilaketa.
FINALA, AZKUNA ZENTROAN
Azkuna Zentroan izan da Go App Bilbao lehiaketaren lehen etapako finala. Bertan izan dira parte-hartzaileak eta jardunaldiaren aurkezpenetik lehiaketari buruzko interesa eta enpatia erakutsi duten Bilboko unibertsitate eta lanbide-heziketako zentroetako ikasleak eta ordezkariak.
Jardunaldiaren anfitrioi bezala aritu dira Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea eta Francisco Ruiz Anton Googleko Politiken eta Gai Publikoen zuzendaria.
Go App Bilbao lehiaketako epaimahaia, berriz, lehiaketarekin lotutako zenbait elkartetako ordezkariek osatu dute: Gotzone Sagardui Alkatetza, Garapen Ekonomiko eta Gobernu Onaren Zinegotzi Koordinatzailea; Iñigo Robredo Cimubisako Smart Datako Zuzendaria; Mercedes Rodríguez Larrauri Bilbao Turismoko Zuzendaria; Alex Rayón Deustuko Unibertsitateko Dekanordea eta Master Big Datako Zuzendaria; Ricard Espelt Go App-eko Koordinatzailea, Antoni Gutíerrez-Rubí apps4citizens-en bultzatzailearen ordez eta Esperanza Ibáñez Googleko Politiken eta Gai Publikoen Senior Managerra.
LEHIAKETAK AURRERA JARRAITUKO DU BILBON
Epaimahaiaren deliberazioan lehiaketaren bigarren fasea, CimuSARIA, eman da ezagutzera. Fase hau Bilboko Udalaren Informatika Zentroak (Cimubisa) bultzatuko du. Zentro horrek Bilboko Udalaren eta udal sozietate publiko gehienen informazioaren teknologien zerbitzuak judeatzen ditu.
Bigarren fase honen helburua Bilboko turismoari buruzko informazio baliagarria sortzeko diren aplikazioak garatzea da.
Hasieratik, lehiaketa Twitterren bidez jarraitu ahal izan da #GoAppBilbao traolarekin, jardunaldiaren unerik, aipamenik, argazkirik eta bideorik onenak jasota. Elkarreragin handia izan da bertaratutakoen eta sareen erabiltzaileen artean.
LEHIAKETAREN ANTOLATZAILEAK
Google Espainia eta Bilboko Udala izan dira, apps4citizens eta Bilbao Turismoren laguntzarekin, ekimen hau bultzatu dutenak, Bilbo bisitatzen dutenei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko eta areagotzeko.
Ideograma aholkularitzak bultzatutako apps4citizens teknologiaren plataforma zibikoaren helburua herritarren konpromiso soziala eta politikoa areagotzea da, aplikazio mugikorrak erabilita, baita ekintzaile teknologikoei laguntzea ere.
2015eko abenduan, apps4citizens plataformak Europa mailako saria jaso zuen, “My e-Participation Story” ekimenaren bidez herritarren partaidetza sustatzeko Espainiako ekimenik onena izateagatik. 2015ean, Komunikazio Politikorako Elkarteak (ACOP) urteko 10 web orririk onenen artean kokatu zuen.