Síguenos en redes sociales:

Salbe hunkigarria Begoñako Amatxurentzat

Salbe hunkigarria Begoñako AmatxurentzatPablo Viñas

Bilbo - Urtero bezala, ehundaka lagun batu ziren atzo arratsaldean Bilboko Alde Zaharrean Begoñako Ama Birjinaren eguna, eta 54. Txikitero Eguna, ospatzeko asmoz. Tradizioari eutsiz, Txikiteroen Salbea abestu zuten Burtsako erakinean dagoen Birjinaren horma-hobiaren aurrean. Hura izan zen eguneko momenturik hunkigarriena. Goiza kalejira “txakolineroa” deritzonarekin hasi zen, Zamudiko Atetik abiatuta Burtsako erakinera heldu arte. Ondoren, Done Jakue plazatxoan, katedralaren aurrean, Edalontziaren dantza dantzatu zuten. Eguerdian, berriz, eskaintza bikoitza egin zen, Burtsako eraikinean dagoen Begoñako Ama Birjinaren irudiari lore eskaintza, batetik, eta Bizkaiko lehen txakolinaren eskaintza, bestetik. Bestalde, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak lantzen duten Begoña Tartaren puskak banatu zituzten. - Argazkiak: Pablo Viñas