Síguenos en redes sociales:

Aiko Taldeak Bilboko Alde Zaharretik dantzatzera gonbidatzen zaitu

Hitzordua, hurrengo ostirala 25a, Bilboko egun nagusia, ‘dantzapoteoa’ Bilboko Alde Zaharretik (Txakur kalea, 13:00tan)

Aiko Taldeak Bilboko Alde Zaharretik dantzatzera gonbidatzen zaitu

BILBAO. AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek Bilboko Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte, hurbiltzen den edonor dantzatzera eta abestera gonbidatuz, dibertsio eta gozamen giroan. Sabin Bikandik, txistu eta danbolinarekin, Alvaro Garciak, gitarrarekin, Txus Aranburuk, akordeoiarekin, eta Amaiur Cajaravillek, kontrabaxuarekin, dantzarako errepertorioa eskainiko dute guztion gozamenerako.

Horrela, publikoak pasodobleak, balsak, jotak, eskudantzak, porruak, jauziak, mazurkak edota sokadantzak dantzatzen parte har dezake. Musika entzuten den bitartean, Patxi Laborda eta Ainhoa Odiaga, AIKO Taldeko dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

Topagunea Txakur kalean izango da eta hortik Alde Zaharreko hainbat kaleetatik mugituko dira, Santa María, Pilota, Barrenkale eta Jardines kaleetatik hain zuzen, bertatik pasatzen den edonor dantzatzera animatuz.