Síguenos en redes sociales:

Bilbobus zerbitzu berezia izango da Bilbao Basket - Baskonia partidarako

Bilbobus zerbitzu berezia izango da Bilbao Basket - Baskonia partidarakoD. de Haro

BILBO. Hala, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribilaren ingurutik partida hasi baino ordu bat lehenagotik. Neurketa amaitutakoan, Bilbao Arenako Askatasuna/Gortazar geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minutuan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Zerbitzua arintzeko, autobusek geldialdi bakarra egingo dute Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak gogoratu du Bilbao Arenatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbia geralekuak daudela, hiriko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida dagoen egunetan taxi geraleku berezia izaten da Askatasuna Etorbideko 11n.