Bidebarrieta Kulturguneak Poloniako Lutos?awski laukote ospetsuaren Kontzertua jasoko du datorren asteartean
Ezin izango da inor sartu kontzertua hasi ondoren
BILBO. Madrilen dagoen Poloniako Kultura Institutuaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldien aretoan, sarrera librearekin. Ezin izango da inor sartu kontzertua hasi ondoren.
Lutos?awski Laukotea Poloniako laukote gazte azpimarragarrienetakoa da. 2007an sortu zenetik, oso azkar finkatu da Poloniako zein nazioarteko musika eszena klasikoan, eta jaialdi garrantzitsu askotan hartu du parte: “Varsoviako Udazkena”, Wratislawa Cantans, Bruselako Klarafestival, Turkian egiten den Ankarako Musika Jaialdian, Hong Kong Arts Festival, Hego Korean Tongyeyong-eko Nazioarteko Musika Jaialdia, World Music Days eta Jazztopad jaialdietan, besteak beste.
Horrez gain, Lutos?awski Laukotea oso auditorio ospetsuetan aritu da, Tokioko Kioi aretoan, Singapurrreko YST Kontserbatorioan, Hangzhouko Hangzhou Antzokian, Beijingen dagoen Hiri Debekatuko auditorioan edo Berlingo Konzerthaus-ean. Laukotea Pariseko Pompidou Zentroko IRCAMekin ere lankidetzan aritu da.
Más en Bilbao
-
Bizkaia alcanza los 32 grados en una jornada muy calurosa
-
El aeropuerto de Bilbao pone el broche de oro a una Semana Santa frenética con 175 operaciones en su jornada final
-
Bilbao se consolida en el 'Top 5' de las ciudades más en forma del Estado
-
Luz verde a la rehabilitación de la fábrica Coromina de Bilbao