Bilboko udalak %14 baino gehiago igo du birziklatze-tasa
Mota guztietako hondakinetan ?piletan izan ezik? handitu da birziklatze-tasa
BILBO. Gai organikoak modu selektiboak jasotzeko partaideen kopurua hazi egin da: 2.500 ziren lehen eta 6.500 orain, 2016an edukiontzi marroiak jarri zirelako 2. eta 3. barrutietan eta 4. Barrutiko alde batzuetan. Bilakaera positibo horrek goranzko joerari eutsiko dio datorren urtean, edukiontzi marroia uriko barruti guztietan jartzen dutenean. Etxetresna elektrikoen eta elektronikoen birziklatzea % 77 hazi zen iaz, jarduera ekonomikoa areagotu izanaren adierazle.
Hondakinen pisuaren araberako garrantzia neurtuta, igoerarik handienak ontzien (+ % 2,72), beiraren (% 2,21) eta papera-kartoiaren (% 2,92) bilketetan gertatu dira. Hain zuzen ere, Bilboko Udalak horien birziklatze-tasa hobetzeko ahalegina egiten jarraituko du. Laster esleituko den zerbitzu berriarekin lotuta, uri guztian dauden ontzien formula aztertuko da, bilketen kopuruak hobetze aldera.
Birziklatze-tasak igo izanak badu beste arrazoi bat ere, zabor asko sortzen dutenentzako gaika eta atez ate biltzeko zerbitzua sustatu izana (kartoia, gai organikoak, EPSak?). 2017ko hasieran, gaika biltzeko zerbitzura batu dira udal merkatuetako zenbait jatetxe eta fruta-denda.
BILBO, BIRZIKLATZEA ETA EDUKIONTZIAK
Inguruko hiriekin eta estatuko beste erkidego batzuekin alderatuta, hemengo azken urteotako birziklatze-tasak, gaika biltzen diren hondakin guztietarako balio altuagoak erakusten dizkigute. Zehatzago esateko, Bilbon emaitza onak lortzen ari dira bilketa zerbitzua finkatuta daukaten hondakinetan, batez ere paper eta kartoietan eta ontzietan.
Más en Bilbao
-
Una frutería de Bilbao regala 500 tarrinas de fresas para reivindicar su calidad y sostenibilidad
-
Bizkaia alcanza los 32 grados en una jornada muy calurosa
-
El aeropuerto de Bilbao pone el broche de oro a una Semana Santa frenética con 175 operaciones en su jornada final
-
Bilbao se consolida en el 'Top 5' de las ciudades más en forma del Estado