Bilboko udaltzaingoak datorren astean jarriko du abian ibilgailuaren abiadura kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina
Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da
BILBO. Modu horretan, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren; besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Koordinazio eta Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
2016an egindako kanpainen datuak
Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz. Udaltzaingoak kontrolatutako 461.480 ibilgailuetatik 1.032 salatu zituen, hau da, guztien % 0,22. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio-sarean, euren kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.
Más en Bilbao
-
Más de 41.000 asistentes en el Arenal y 18.000 en conciertos avalan el Bilbao basque FEST
-
En imágenes: Bilbao Basque FEST confirma el atractivo de su propuesta cultural
-
La Itzulia "blinda" Bilbao y provoca cortes de tráfico este jueves por la tarde
-
Bilbao lleva a Miami su apuesta por el turismo de cruceros