Bilbobusek zerbitzu berezia abiarazi du astelehenean Retabet Bilbao Basket partidarentzat
E1 linea 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik partidua hasi baino ordu bat lehenagotik
BILBO. Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik RETAbet Bilbao Basket - Rio Natura Monbus Obradoiro taldeen arteko partidua hasi-20:00etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.
Más en Bilbao
-
La Itzulia "blinda" Bilbao y provoca cortes de tráfico este jueves por la tarde
-
Bilbao lleva a Miami su apuesta por el turismo de cruceros
-
"En Goya hay algo de rebeldía y de revolución y, a la vez, una honestidad que me conmueve"
-
Una frutería de Bilbao regala 500 tarrinas de fresas para reivindicar su calidad y sostenibilidad