"Eman Giltza" lau pertsonarentzako egonaldia landa etxe batean lehen saria eman du
Programaren helburua da euskara seme-alabei txiki-txikitatik transmititzeko garrantziaren inguruan sentsibilizatzea
BILBO. Aurten, ekimen honetan ematen diren lau sarietatik bat Bilbon tokatu da. Ana Gutierrezek jaso du gaur Euskara eta Hezkuntzako zinegotziaren eskutik lehen saria: lau pertsonarentzako gau biko egonaldia landa-etxe batean.
EMAN GILTZA
Bilboko Udala aurrera doa “Eman Giltza” programarekin eta seme-alabaren bat izan duten familiei euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzearen garrantziaz hitz egiten die.
Euskara Saila, euskarazko hezkuntzak guraso erdaldunengan sortzen duen kezkaz jabetuta, urtero bidaltzen die informazioa urtean jaiotako umeen familiei, Alkarbideren laguntzarekin, eta lehen unetik euskaraz komunikatzearen garrantzia zein den azaltzen die.
2016an material didaktikoaren 2500 lote bidali ziren helburu horrekin. Familia guztiei bidaltzen zaien informazioarekin batera daude hiztegitxo bat, ohiko esamoldeekin, eta jokoak eta abestiak jasotzen dituen DVD bat, gurasoek praktikan jarri ahal izateko.
Etxean euskaraz jolas daiteke umeekin, hizkuntzaren erabilera eta ikasketa motibatuz eta sendotuz. Familia da seme-alaben hazkuntzaren prozesuko protagonista, bai eta hizkuntzen ikasketa-prozesuko protagonista ere, horietako batzuk jakin ez arren. Euskaraz hazteko beharrezkoa da inguruak hizkuntza horretako pizgarriak eskaintzea umeak txikiak direnetik.
Programak webgunea dauka: www.emangiltza.eus. Bertan jasotzen dira euskararen transmisioa ziurtatzeko jarraibideak, tresnak eta aholkuak, bai eta zalantzak edo kezkak argitzen dituzten gurasoen testigantzak ere.
Programak inkesta bat betetzera gonbidatzen du, gurasoen iritziekin ekimen berriak landu ahal izateko. Guraso horien ekarpena eskertzeko, opari batzuk zozkatzen dira inkestako laukitxo guztiak bete dituztenen artean. Aurten ere saria Bilbon tokatu da. Horregatik Ana Gutierrez amak landa-etxe bateko egonaldia irabazi du.
Más en Bilbao
-
Patios más inclusivos, verdes, abiertos, y lúdicos en cinco colegios de Bilbao
-
Se licita por 5 millones la parada de Los Caños del Tranvía de Bilbao
-
Catherine Zeta-Jones y el equipo de la serie 'Kill Jackie' visitan el Ayuntamiento de Bilbao
-
El Ayuntamiento responde a los vecinos de Marzana: "Cuando se ha detectado algún incumplimiento se ha sancionado"