"Bilbao Downhill International" probak eragina izango du zirkulazioan eta trafikoan Errekalden eta Uretamendin
Bilbobusen 27 lineak eta G3 Gautxoriak ohiko ibilbidea aldatuko dute
BILBO. Probako parte-hartzaileak Arraiz menditik Errekalde plazara jaitsiko dira, hantxe egongo baita helmuga.
Eraginik handienak, barikuan, apirilak 14, hasiko dira, 14:00etan, gutxi gorabehera, eta apirilaren 16ko (domeka) 22:00ak arte iraungo dute.
Kale hauek itxiko dira: Altube (Gordoniz eta Bake kaleen artean) eta Camilo Villabaso (Errekaldeberri eta Altube kaleen artean, eta Anboto eta Altube kaleen artean). Camilo Villabaso kalean garajeetarako sarrera eta irteera soilik eta harantz-honantz hori soilik egongo da baimenduta. Beste alde batetik, Bake kalean (Altube eta Errekaldeberriren artean) eta Anboto kalean (Mendipe eta Ingurubidearen artean) noranzkoak aldatuko dira.
Asteburuan, Kobeta kalea ere eraginpean egongo da. Kale horretan txandaka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, probako parte-hartzaileak pasatu ahala. Gordoniz kalean, gutxi gorabehera, 15 minutuko etenak egongo dira kale horretan ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak ahalbidetzeko goiko aldetik pasatzeko jarriko den zubia jartzeko eta kentzeko lanak egin bitartean. Errekalde plazan egongo den helmugara heltzeko lasterkariek goitik zeharkatuko dute kalea. Zubia jartzeko eta kentzeko lanak egin bitartean, zirkulazioa beste leku batetik desbideratuko da, hain zuzen, Bake kaletik eta Ingurubidetik.
Zapatuan eta domenkan, 09:00etatik 18:00etara bitartean, Ingurubideko errepidea itxita egongo da, Bake kalearen eta Betolatza auzoaren artean. Eraginpeko garajeetara sartzea eta irtetea probako pertsonalak erregulatuko du aldi horretan guztian.
Betolatzako eskaileretara (1 eta 31 zenbakien artean) eta Altube kalera ere ezin izango da sartu, itxita egongo baitira. Hala ere, eraginpeko etxebizitzetako egoiliarrei eta oinezkoei txandaka pasatzen utziko zaie beti.
Iturribideko aparkalekua erabat okupatuko da barikutik, apirilak 14, 15:00etatik domekako 18:00etara, gutxi gora behera. Aparkalekua beste kale hauetan ere murriztu egingo da: Gordoniz kalean (93 zenbakiaren eta Errekalde plazaren artean), Altube, Bake eta Anboto kaleetan, Iturrigorribidean eta Aluzetabidean. Aparkalekuak kenduko diren aldeetan aldez aurretik hesiak jarriko dira.
Bilbobusen 27 lineak eta G3 Gautxoriak ohiko ibilbidea aldatuko dute, baita geraleku batzuk ere, proba dela-eta. Geraleku hauek dira kenduko direnak: Goya 7, Camilo Villabaso 27, Altube 12, Ingurubide 1 eta 12, eta Uretamendi plaza. Hurbileneko geralekuak Gordoniz kalekoak izango dira, Errekalde plaza eta Gordoniz 7 eta 90ekoa, hain zuzen. Saihesbideak eta aldaketak jakinarazteko ohiko bideak erabiliko dira: informazio-panelak, markesinak,?
Más en Bilbao
-
Patios más inclusivos, verdes, abiertos, y lúdicos en cinco colegios de Bilbao
-
Se licita por 5 millones la parada de Los Caños del Tranvía de Bilbao
-
Catherine Zeta-Jones y el equipo de la serie 'Kill Jackie' visitan el Ayuntamiento de Bilbao
-
El Ayuntamiento responde a los vecinos de Marzana: "Cuando se ha detectado algún incumplimiento se ha sancionado"