Aldaketak izango dira tranbian, Aste Santuko prozesioak direla eta
BILBO. Modu honetan, Euskotrenek jakinarazi duenez, Atxuri-Casilla noranzkoan azken irteera 19:13an izango da, eta mozketaren ondorengo lehen irteera 21:28an. Casilla-Atxuri noranzkoan, aldiz, azken irteera 18:56an izango, da eta mozketaren ondorengo lehen irteera 21:11an.
Zirkulazioan mozketa hauek izango diren arren, Pio Baroja eta Ospitalea arteko tranbiaren zerbitzua indartuko da ostiralean, Athletic eta Las Palmas taldeen artean 20:45ean hasiko den partidaren joan-etorriak errazteko. Zehazki, bi zerbitzu berezi eskainiko dira Pio Barojatik 19:44an eta 20:29an.
Ohi den bezala, San Mamesera doan jendearen irteeran segurtasuna bermatzeko asmoz, Casilla eta Euskalduna artean, 22:11tik 22:59ra, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da. Mozketa honen ondoren, zerbitzu bereziak Atxurirantz eta Casillarantz irtengo dira. Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen da San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.
Más en Bilbao
-
Un rodaje eliminará aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Más de 41.000 asistentes en El Arenal y 18.000 en conciertos avalan el Bilbao basque FEST
-
En imágenes: Bilbao Basque FEST confirma el atractivo de su propuesta cultural
-
La Itzulia "blinda" Bilbao y provoca cortes de tráfico este jueves por la tarde