Gotzone Sagardui, EAJ alderdiaren zinegotzi berria Bilboko Udalean
Gotzone Sagarduik gaur hartu du jabetzan Bilboko Udalaren Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi kargua.
BILBO. Bilboko Udalak Osoko Bilkura Berezia egin du gaur Gotzone Sagarduik EAJ/PNV alderdiaren zinegotzi berriaren kargua hartzeko, Mikel Alvarezen ordez.
Osoko Bilkuraren ostean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udalaren egitura organiko berria sinatuko du. Haren arabera, Gotzone Sagardui izango da Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzia eta Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren koordinazio lanak egingo ditu. Egitura honetan Mercabilbao sozietatea Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Sailera igaroko da, eta Azkuna Zentroa Kultura Sailera.
Gotzone Sagardui Goikoetxea, (Bilbo, 1966), ezkondua eta hiru seme-alaben ama. Medikuntzan lizentziatua da EHUtik, Laneko Arriskuen Prebentzioan goi mailako teknikaria Francisco de Vitoria Unibertsitatetik, Kudeaketan Masterra Alcala de Henareseko Unibertsitatetik eta Teologian diplomaduna. Formakuntza ere badu Langileen Kudeaketan, Administrazioan, Berdintasun politiketan, Kontabilitatean, Kalitatean eta Unibertsitate Kudeaketan.
EAJ/PNV taldearen legebiltzarkidea izan da 2016ko urriaren 4tik, EHUko Bizkaiko Kanpuseko administratzailea, Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.
Más en Bilbao
-
Un rodaje eliminará aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Más de 41.000 asistentes en El Arenal y 18.000 en conciertos avalan el Bilbao basque FEST
-
En imágenes: Bilbao Basque FEST confirma el atractivo de su propuesta cultural
-
La Itzulia "blinda" Bilbao y provoca cortes de tráfico este jueves por la tarde