Síguenos en redes sociales:

Bilboko udalak herritarrak animatzen ditu Shopping Egunean parte hartzera

17 kontzertu, modaren autobus bat, animazioak, dastaketak, beherapenak eta opariak prestatu dira, besteak beste

Bilboko udalak herritarrak animatzen ditu Shopping Egunean parte hartzeraJosé Mari Martínez

BILBO. Inaugurazioko ekitaldiaren ondoren, jai-giroko jardunaldia hasiko da. Beste jarduera batzuen artean, 17 kontzertu emango dira uriko leku desberdinetan eta modaren autobus bat Bilboko kale nagusietatik ibiliko da, denden udaberrirako ekarri dituzten proposamenak erakutsiz.

Guztira, 400 denda eta ostalaritzako lokal baino gehiagok hartuko dute parte Shopping Egun honetan. Bilboko kaleak dinamizatzeko, udaberriari ongi etorria emateko eta denboraldi berriko erosketak sustatzeko, deskontuak, opariak eta promozioak eskainiko dituzte. Shopping Egunaren VI. edizioak aukera bikaina emango du erosketen egun batez gozatzeko, jai-giroan, modarekin eta dibertsioz inguratuta.

DESKONTUAK, PROMOZIOAK ETA ZUZENEKO MUSIKA BILBOKO ERDIALDEAN

Bilbao Centro Elkarteko 140 denda baino gehiagotan % 10eko deskontua izango da elkarteko txartela erabiltzen bada zapatuko erosketak egiteko; beste 50 inguruk zenbait promozio egingo dituzte, denden kanpoko aldean eta barruko aldean.

MERKATARITZA ETA GASTRONOMIAREN UZTARKETA ZAZPI KALEETAN

Zazpi Kaleek bat egingo dute jai-giroko egun horrekin eta ongi etorria emango diote udaberriari erakusleiho animatuekin, musika-emanaldiekin, promozioekin eta deskontu bereziekin. Zazpi Kaleetako 80tik gora dendak eta ostalaritzako establezimenduk hartuko dute parte.

DEUSTU, UDABERRIKO JAIAN MURGILDUTA

Deustun, merkataritzako kale nagusiak animatuta egongo dira goizez eta arratsaldez. Dendek erosketa-txartelak zozkatuko dituzte eta beste promozio batzuk eskainiko dituzte.

BILBOKO MERKATARITZAKO PLAN ESTRATEGIKOA (2015-2019)

Shopping Eguna Bilboko Udalak sustatutako ekimena da eta Bilboko Merkataritzako Plan Estrategikoaren (2015-2019) barruan dago. Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilbao Dendak Elkarteak agiri horretan partekatzen dute uriko erakargarritasuna sustatzeko desafioa, erosketen erreferentzia izan dadin, jarduera ekonomiko handiagoa eta enplegu gehiago sor dadin, establezimendu berriak zabalduz eta orain daudenak sendotuz. Horrela, merkataritzako eskaintza modernoa, osoa eta kalitatezkoa sustatu nahi da inguru erakargarri, irisgarri eta erosoan.