BILBO. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Mikel Carrascok eta Elisa Espinak arloan duten esperientzia azalduko dute. Dronen munduaren hastapena, tipologiak eta arte eszenikoen alorrean dituzten aukeren berri emango dituzte, beste alor teknikoago batzuez gain, erabilera edo erabiltzeko orduan kontuan izan behar diren alderdiak eta aeronautikako jardueretan indarrean dauden arautegiak kontuan izanda.

Jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta jada izena eman daiteke info@atae.org helbidera idatziz. Sarrera doakoa den arren, ezinbestekoa izango da bost euroko fidantza ordaintzea izena emateko orduan. Kopuru hori osorik itzuliko zaie topaketa teknikoan lekua betetzen duten pertsonei.