BILBO. Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da astelehen honetan, urtarrilaren 2an, jaiegun hauetan museora bisitari ugari hurbiltzen baitira, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.
Egunotan Bilbo bisitatzen dutenek urtarrilaren 8an itxiko den "Francis Bacon: Picassotik Velázquez-era", "Hermann eta Margrit Rupf Bilduma" eta "Albert Oehlen: Irudiaren atzean" erakusketez gozatzeko aukera izango dute.
Era berean, zabaldu berria den Fiona Tan artista indonesiarraren "Ekialdeari begira, galduta" (Disorient, 2009) bideo-inztalazioa ikusi ahal izango dute Film & Video aretoan. Bestalde, BBKren babesari esker, bertara datozen familiek, Gabonetako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.