BILBO. Urriaren10ean (astelehena) abiatuko da Bilboko Udaleko Osasun eta KontsumoSaileko Elikagaien Osasuneko Sailatalak perretxikoak ezagutzekourtero eskaintzen duen zerbitzua. Zerbitzuhori Osasun eta Kontsumo Sailean (Ugalde kalea, 7) egongo da zabalikastelehenetan eta martitzenetan, 09:30etik 11:30era bitartean,azaroaren 29ra arte.

Jendeakbatzen dituen perretxiko-aleak jatekoak diren ala ez zehazteko dazerbitzua. Gerta litezkeen intoxikazioak saihestu nahi dituguzerbitzu honen bidez. Iaz 567pertsonek erabili zuten doako zerbitzu hau.

GARRANTZIZKO GOMENDIOAK

Osasuneta Kontsumo Sailak batutakoperretxiko-mota bakoitzaren ale bat baino gehiago eroatea gomendatzendu (hanka osorik aterata dutela eta ebaki barik), beste espeziebateko aleekin nahastu barik.

Alehaziak eta zindoak (harrik gabekoak) batu behar dira eta, ahal dela,komeni da batu dituenak berak eroatea, inguruari eta habitatariburuzko zehaztasunak eman ditzan.

Perretxikoakbatu eta ahalik arinen egin behar da kontsulta (pare bat egun askojota). Perretxikook plastikozko poltsetatik kanpo gorde behar dira,zabal-zabal jarrita eta hozkailuaren beheko aldean, sorki lehor etagarbiaz estalita.

Ezdira garbitu ez izoztu behar harik eta zelakoak diren jakin arte,usaina eta kolorea galtzen dutelako. Ez dira ontzi berean gorde beharbestelako perretxikoekin.