"Bi txistulari eta musikari bat" izenburupean, eta Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru dela, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García txistulariek hiru gonbidatu berezi izango dituzte: Félix Ascasso, Germán Intxausti eta José Mª Usandizaga.

Denak batera, errepertorio zabala eta ezaguna eskainiko dute, "Cestona", "Neska mutilak azkenian pozik", "Baltsa bariazioekin", "Amanecer en el Pirineo", "Txoriak nere herriko Sagastian", "MendiMendiyan", "Koldo", "Fatxiki", "Kontrapasa II" eta "Hondarribia" moduko piezekin.