Síguenos en redes sociales:

Dena prest dago Bilbon bihar hartu duen Star Wars-en ‘inbasiorako’

Darth Vader-ek eta tropa inperialek hiria hartuko dute bihar

Dena prest dago Bilbon bihar hartu duen Star Wars-en ‘inbasiorako’DEIA

BILBO. ‘Training Day’ ekitaldiaren ibilbidea Sota eraikinean hasiko da, eta Urkixo zumarkalearekiko bidegurutzean buelta eman eta Jesusen Bihotzeraino abiatuko da, Casilda Iturrizar parkeraino. Parkeko animazioa goizetik hasiko da eta umeentzako eta familiarentzako ekintzekin, 12:00etatik 14:00etara, lehengo saskibaloi kantxen eremuan.

Gainera, ibilbidea bukatu eta gero, inperioaren jarraitzaileak Fan Zonera joango dira, Casilda Iturrizar parkeko pergolan egongo dena. Bertan, txiki zein nagusiek argazkiak atera ahal izango dituzte sagarekin lotura izango duten ‘photocall’ ikusgarrietan, pertsonaia ezagunenekin batera.

Inbasio solidarioa Bilbon

Inbasio inperialak umeak izango ditu helburu ekitaldi solidario honetan. Bilbao Centro enpresa-elkarteari atxikita dauden saltokien laguntzaz, “StarWars: que la fuerza te acompañe” leloa duten 2.000 eskumuturreko saldu dira jada bi euroko prezioak. Lions Club Bilbao fundazioak sustatu duen ekimen honekiko jendeak erakutsi duen elkartasunari esker, garapen bidean dauden herrialdeetako 4.000 umeri elgorriaren aurkako txertoak jarriko dizkiete.

Hilaren 26an elkartasunezko beste ekintza batean parte hartuko dute inperioko tropa inperialek; egun horretan Misericordia egoitzara eta Basurtoko ospitalera joango dira, eta eriondo dauden umeekin argazkiak ateratzeaz gain, opariak eramango dizkiete.

‘Training Day’ ekitaldiaren helburu sozialak hurrengo egunean jarraituko du, asteartean, hilak 27. Egun horretan euskal gizarteko hainbat pertsonaia ezagunek dohaintzan eman dituzten objektuekin, horien artean arteari loturikoak, elkartasunezko enkante bat egingo da. Besteak beste ETBko aurkezlea den Ana Urrutiak, Aitor Elizegi sukaldariak edo Athleticeko emakumezkoen taldeko kapitaina den Iraia Iturregik emandako objektuak eskuratu ahal izango dira. Enkantea Bilbao Centro elkartearen egoitzan izango da (Indautxu kalea, 1), 20:00etan, Star Wars-eko hainbat pertsonaia bertan direla.

Biltzen den diruaren zati bat Lions Club Bilbaok eramango du Otxarkoagako gizarte-jantoki batera; jantoki horrek lanean dihardu egoera zaurgarrienetan dauden auzo horretako umeak behar bezala elikatu daitezen. Gainontzeko dirua elgorriaren aurkako txertoak erosteko erabiliko da.

501 Legioa

501 Legioa erakundea Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen 1997an eta mundu osoan ezaguna da bertako kideek Galaxiaren Inperioko uniforme eta armadurak eta Star Wars-eko pertsonaia ahaztezinen jantziak zehaztasun osoz birsortzen dituztelako.