Bilboko Musika Bandak denboraldi berriko lehen kontzertua emango du
BILBO. "Emozioen bidaia" izenburuarekin eta Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, bandak errepertorio zabala eskainiko du, eta J. Barnes, Ph. Sparke, A. Waignein, A. Ferriz eta B. Appermont konpositoreen lanak entzun ahal izango dira. Sarrera doakoa izango da, BilbaoMusika erakundeak jakinarazi duenez.
Denboraldi berriko lehenengo kontzertua "Bandarekin bidaiatuz" izeneko programaren barne dago. Programak "soinu ekipaje eklektiko, askotariko eta eskuzabala" eskainiko die ikus-entzuleei, "modu intelektual eta artistikoan hazi ahal izango direnak, ez baitago ezagutza hoberik gizatasunez eta konplizitatez blaitutako kultura baino".
"Bandarekin bidaiatuz" programa irailaren 23an egingo den beste kontzertu batek osatuko du. Hori ere 19:00etan izango da, Azkuna Zentroan, baina Bilboko Udal Musika Bandak José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean jardungo du. "Sentsaziozko bidaia" izeneko kontzertua DYA elkartearen ohorez egingo da, aurten 50 urte betetzen baititu.
Más en Bilbao
-
El desfile que anuncia el verano
-
En imágenes: la X Pasarela Deusto exhibió comercio, vida y diversidad en el desfile celebrado en la pista de patinaje de Botica Vieja
-
Bilbao BBK Live refuerza su modelo social y medioambiental en su vigésimo aniversario
-
Vueling inaugura su nueva ruta que conecta Bilbao y Split