BILBO. Bilboko Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoko Zentroak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu irailaren 19tik 25era, nahi dutenek urte osoan zehar igerilekuan eta gimnasioan egiten diren ekintza guztiak probatu ahal izateko eta gogokoen duten jarduera aukeratzeko forman egon daitezen. Jarduera guztiak doan izango dira, baina aurretik, zentroan bertan izena eman beharko da. Programatutako ikastaroen zerrenda Azkuna Zentroko web orrialdean kontsultatu daiteke: www.azkunazentroa.com
Zentroko arduradunek jakinarazi dutenez, milaka pertsonek Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoko Zentroa erabiltzen dute egunero. Instalazioak 7.750 metro koadro ditu eta lau solairutan banatuta dago. Gimnasio moderno bat, bi igerileku dituen ur gune bat, jarduerak egiteko sei gela eta lau aldagela ditu. Horri guztiari 2.000 metro koadroko terraza bat gehitu behar zaio, udan "solarium" bihurtzen dena eta neguan gune osagarri.
Publiko guztientzat zuzenduta dauden 30 jarduera baino gehiago eskaintzen dira, spinning, fitfilates edo GAP esaterako, baita aretoko dantza, capoeira, erditze aurreko igeriketa edo haurrentzat zuzendutako igeriketa klaseak ere, besteak beste. Instalazioak zabalik daude astelehenetik igandera 16 orduz.
Jardunaldi irekien astean, jarduerak probatu eta ezagutu eta gero, ikastaro batean apuntatu nahi dutenek egin dezakete: izena eman duten pertsonek zentrora joan daitezke, jada eman zaien dataren arabera, nahi duten ikastaroa aukeratzera. Erreserba dutenek inskripzioa behin eginda, libre geratzen diren plazak kontsultatu ahal izango dira zentroko erakusmahaian hile bakoitzeko azkenengo egunetan.
URETAKO JARDUERAK
Uretako jarduerei dagokienez, igeri egiteaz gain, igerilekuan entrenatu eta sasoian jar daiteke norberaren beharrizanetara ondo egokitutako ariketak eginez. Aqua Box, Aquafitness, Aqua aerobic edo Aqua running bezalako jarduerak daude erresistentzia kardiobaskularra handitzeko, gorputza bizkortzeko, artikulazioen mugikortasuna handitzeko, lan fisikoa eginez pisua kentzeko eta koordinazioa eta erritmoa hobetzeko, uretan gozatuz.
Aquapilatesekin giharrak bizkortu, malgutasuna hobetu eta erlaxatu daiteke, eta Aqua salud jardueraren bidez oreka eta koordinazio hobetuko da. Ahalmen urritasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonek igeriketa egokituko ikastaroetan eman dezakete izena. Ariketa egokia da mugimenduak miatu eta giharrak akuilatzeko, eta giharren tonua hobetu eta trebetasun desberdinak eskuratzeko.
Halaber, gimnasioan ondo hornitutako ekipamendua dago gorputza trebatzeko, hain zuzen, fitness areto osoa, eta azken belaunaldian sortutako 180 makinatik gora ariketa kardiobaskularrak egiteko eta giharrak lantzeko: stepak, arrauna, eliptikoak, lasterka egiteko zintak, ariketa bizikletak eta abar. Gainera, jarduerak egiteko sei gela eta bi aldagela daude.
Azkuna Zentroak zirkuituen eskaintza zabala du (orokorrena edo bereziena) pertsona bakoitzak neurrirako entrenamendua izan dezan. Pertsonalizatutako aholku profesionala eska daiteke ere.