Síguenos en redes sociales:

Segurtasun uhalaren eta umeak eusteko sistemaren erabilera kanpaina egingo da Bilbon

Udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun uhalaren dispositiboen erabilera kontrolatzeko

Segurtasun uhalaren eta umeak eusteko sistemaren erabilera kanpaina egingo da Bilbon

BILBO. Bilboko Udaltzaingoak kontzientziazio eta zaintza kanpaina egingo du datorren aste osoan zehar, Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren, ibilgailuetako segurtasun uhalaren eta umeak eusteko sistemen erabilera zaintzeko.

Hala, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun uhalaren eta umeak atxikitzeko Bide Segurtasuneko Legeak aurreikusitako dispositiboen erabilera kontrolatzeko.

Hartara, gidariek eta ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko da, horiek erabiltzea derrigorrezkoa baita eta lege horretan beren beregi araututa agertzen baita.

Joan den urtean zehar, Bilboko Udaltzaingoak 72 kontrol egin zituen mota honetan hiru kanpainetan. Guztira 25.681 kontrol eta 118 salaketa egin ziren.