Arangoitiko igogailu berria hasi da zerbitzua ematen
Igogailuak Deustuko beheko aldea eta Arangoitiko aldea lotzen ditu, Luzarra eta Ramon y Cajal kaleen arteko bigarren igogailu bertikalarekin batera.
Deustuko beheko aldea eta Arangoitiko aldea lotzen dituen igogailua gaur jarri da abian. Arangoitiko Ramon y Cajal eta Arane kaleen arteko 30 metroko altuera gainditzen du eta alboetan panel itsuak izango ditu etxebizitzen pribatutasunari trabarik ez jartzeko. 13 pertsona sartu ahal izango dira gehienez eta geraleku bi izango ditu Deustu Barria urbanizazioko bizilagunei zerbitzua emateko.
Bilboko elementu mekanikoak
Bilbon 20 igogailu baino gehiago dago. Horiez gain, arrapala eta eskailera mekanikoak daude herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Izatez, irisgarritasuna lehentasunezko zeharkako ildoa.
Teknikoki bideragarria den guztietan, Bilboko Udala igogailuen alde agertu da, irisgarritasuna kolektibo guztientzat lortzen delako. Izan ere, edozein egoeratan dauden pertsonak garraiatzeko gai dira. Haren xedea Bilboko Udalaren eskumeneko espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak apurka-apurka egokitzea da, herritarrek oztoporik gabe erabili ahal izateko.
Bilboko hurrengo lekuetan daude gaur egun elementu mekanikoak
1. Igogailu bertikala: Ingurabideko errepidea - Betolatza
2. Igogailu bertikala: Errekalde-Ingurabidea
3. Igogailu bertikala: Errekalde plaza
4. Igogailu makurtua: Prim kalea
5. Igogailu bertikala: Iturribideko partikularra
6. Igogailu makurtua: Zurbaranbarri
7. Igogailu bertikala: Tutulu kalea
8. Igogailu bertikala: Trauko kalea
9. Igogailu bertikala eta arrapala mekanikoak: Otxarkoaga
10. Igogailu bertikalak: Basurtubekoa kalea
11. Igogailu makurtua: Iturribide-Zabalbide
12. Igogailu bertikala: Funikularreko plaza
13. Igogailu makurtua: Zazpilanda
14. Igogailu bertikala: Zorrozgoiti
15. Eskailera mekanikoak: Fagoaga tenorea kalea
16. Eskailera mekanikoak: Solokoetxe
17. Eskailera mekanikoak: Trauko zeharkalea
18. Arrapala mekanikoak: Uribarri kalea
Beste administrazio batzuk ipinitako elementu mekanikoak:
1 Igogailu bertikala: Irala
2 Igogailu bertikala: Prim (Museoa)
3 Igogailu bertikala: Moraza plaza
4 Igogailu bertikala: Isozaki
5 Igogailu bertikala: Abandoibarra
6 Igogailu bertikala: Salbe
7 Igogailu bertikala: Aita Arrupe