BILBAO. Gainera, umeek sukaldaritza ez ezik, kultura-arloko edukiak ere ikasten dituzte, baita inguruarekin eta natura baliabideekin erlazionatzen, elikagaien osaera edo arte-arloko gaiak (pintura eta argazkigintza) ere. Astero gastronomiaren alderdi bati ekiten diote: magia sukaldean, munduko sukaldaritzak, arte eta gastronomia, sukaldaritza eta osasuna, euskal sukaldaritza, lanbide gastronomikoak, jaten duguna gara, eko-gastronomia, itsasotik edo lehorretik platerrera.

Iñigo Pombo Gizarte Politiken zinegotzi koordinatzaileak eta Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak gaur goizean bisitatu dituzte udalekuak egiten diren zenbait ikastetxe.

Lehen aldiz Gizarte Ekintza Sailak eta Gazteria eta Kirol Sailak batera diseinatu dute Bilboko 6 eta 11 urte bitarteko umeentzako programazio bat. Eta adin-talde horretakoentzat 2.415 plaza eskaini dira. Diseinatutako programazioaren helburu gazteek harreman berriak egin dezatela, elkarbizitza-espazio eta aniztasunaren onarpena sustatzea da.

Gizarte Ekintza Sailak identifikatu ditu udalerriko zein umek behar zituzten oporrak modu aktiboan eta, aldi berean, elikatzeko beharrari erantzun. Hortik eguneko udalekuak 09:00etatik 16:30era izatea erabaki zen.

Udalekuetan parte hartzen duten gazteek hezkuntza eta gizarteratze-prozesuan laguntzen dieten dinamikak garatuko dituzte. Jolastuz edo eta kirola eginez oporretan ondo pasatzeko aukera aparta da. Gainera, programazioaren bidez euskararen eta ingelesaren erabilera sustatu nahi da aisialdian. Udalak zerbitzu honen bitartez familiei lana eta bizitza pertsonala uztartzea erraztu nahi die, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziaren hitzetan.