Bilboko udalak hobekuntzak egingo ditu Abusuko eta Txurdinagako kiroldegietan
Hobekuntza-lan hauek egiteko aurrekontua 134.000,00 eurokoa da
HOBEKUNTZAK ABUSUKO KIROLDEGIAN
Bi izango dira Abusuko kiroldegian egingo diren obrak. Lehenengoa igerileku estalian eta bigarrena frontoian.
Igerileku estalian sabai aizun berria jarri eta leihoak akaberekin estaliko dira sarbidea errazteko. Frontoian, ostera, ikusleen aldea itxi egingo da osorik eta kantxaren zati bat ere bai, urik eta haizerik sar ez dadin eta, hortaz, inguruan dabiltzanak erosoago senti daitezen.
Hobekuntza-lan hauek egiteko aurrekontua 134.000,00 eurokoa da eta amaitzeko epea bi hilabetekoa. Halandaze, 2016-2017 denboraldia hasten denerako, erabiltzaileek aisialdirako premietara egokitutako kirol instalazioak izango dituzte prest.
ALDAKETAK TXURDINAGAKO KIROLDEGIAN
Txurdinagako kiroldegian, igerileku estaliko metalezko egitura saneatu ez eze, haurrentzako igerilekua ere girotuko da, kristalezko itxitura jarrita eta berotze-sistemak indartuta. Squash pista bietako hormak eta zoruak ere konponduko dira.
Udan egingo dira hiru obra horiek, ahalik eta endredorik gutxien eragiteko eta erabiltzaileen premietara egokitutako instalazioak edukitzeko datorren denboraldirako. Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, 221.285,57 euroko aurrekontua erabiliko du.
Más en Bilbao
-
Olentzero y Mari Domingi adelantan su llegada para reencontrarse con los niños de Bilbao
-
Ormaechea reparte medio millón de euros del tercer premio
-
Las entradas para conocer a Olentzero y Mari Domingi en Bilbao se agotan en menos de una hora
-
Euskaltel Fundazioa abrirá en Bilbao su puntero centro de formación en competencias digitales