Síguenos en redes sociales:

Gidatzean sakelakoa edo GPS erabilita sortzen diren deskuiduak saihesteko kanpaina egingo da

Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunero

Gidatzean sakelakoa edo GPS erabilita sortzen diren deskuiduak saihesteko kanpaina egingo da

BILBO. Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunero kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola errepidean sakelako telefonoa, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea. Egiaztatuta dagoenez, gidatzean eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.

Joan den urtean, Bilboko Udaltzaingoak sakelako telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 13 kontrol egin zituen guztira. Guztira 6.283 ibilgailu kontrolatu zituen, eta sakelako telefonoa erabiltzeagatik 41 gidari salatu zituen.