Síguenos en redes sociales:

Bizikletan behar bezala ibiltzen dela kontrolatzeko kanpaina egingo da Bilbon

Bizikletan behar bezala ibiltzen dela kontrolatzeko kanpaina egingo da BilbonUnai Beroiz

BILBO. Bilboko Udaltzaingoak jendea bizikletan behar bezala ibiltzen dela ikusteko eta kontrolatzeko kanpaina egingo du aste osoan zehar, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Bizikletak zaintzeko kontrolak jarriko dira goizez eta arratsaldez, kokaleku, diseinu edo egoeragatik bide segurtasunaren ikuspegitik arrisku handia duten tokietan. Horrela, bizikletarekin espaloietatik eta oinezkoentzako guneetatik ibiltzea debekatuta dagoela -oinezkoak harrapatzeko arriskua baitago- eta bidegorriak erabiltzea komeni dela nabarmenduko da bereziki.

Udaltzainek txirrindularien arau hausteak jaso eta gidariak ohartarazi edota salatu ahal izango dituzte, zirkulaziorako arrisku zehatza eragiten duten jarrerak edo jokabideak dituztenean.

Ohiko kontrolak areagotzen dituen kanpaina hau Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Euskadiko Plan Estrategikoaren barruan dago, eta Bilboko Udaltzaingoak lortzen dituen datuak taulatan jarriko dira, estatistikak egiteko. Horretarako, adierazle batzuk ezarriko dira aldez aurretik.