Udal merkatuek udako ordutegia hasiko dute datorren astelehenean
BILBO. Horrela, Erriberako Merkatuak 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetan; 08:00etatik 14:30era asteartetik ostegunera; ostiraletan eta jai bezperetan 08:00etatik 14:30era goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez; eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.
Zabalguneko Merkatuak udan izango duen ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera 07:30etik 14:30era egongo da zabalik.
San Inazioko Merkatuak, Otxarkoagakoak bezala, 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 19:30era.
Traukoko merkatua 08:00etatik 14:30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta astelehenetik ostiralera arratsaldez ere zabalik egongo da 17:00etatik 20:30era.
Labayruko Merkatuari dagokionez, uztailaren 1etik irailaren 1era, 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara, abuztuan izan ezik, abuztuko arratsaldeetan itxita egongo da eta.
Eta Deustuko merkatuak 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara.
Más en Bilbao
-
Bilbao estrena columpios en San Francisco
-
Una cita en Bilbao para conocer las nuevas exigencias de seguridad para evitar ciberataques
-
Bilbao controlará con drones eventos, alertas del tiempo y emergencias graves
-
¿Es ciberseguro el frigorífico, la televisión o la bombilla de mi casa? Proteja su puerta digital