BILBO. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago, eta zaintza mota guztietako bideetan areagotuko da, batez ere zirkulaziorik handiena daukaten bideetan, faktore arriskutsuenetako bat prebenitzeko. Izan ere, trafiko istripuetan eragiten handia duen faktorea da.
Bilboko Udaltzaingoak eskuratutako datuak taula batzuetan sartuko dira, alkoholemia kontrolatzeko aurreko kanpainetan lortutakoekin batera. 2015ean egindako kanpainetanBilboko Udaltzaingoak 643 proba egin zituen (508 alkoholemiakoak eta 55 drogen kontrolerakoak), eta horietako hamar positiboak izan ziren -bi ondorio penalekin-; pertsona batek uko egin zion probari.