Síguenos en redes sociales:

Pascula Vilaplanak bandako obertura hoberen aukeraketa aurkeztuko du

Bilboko Udal Musika Bandak 1964 eta 2008 artean idatzitako lan garaikidez osatutako egitaraua eskainiko du

Pascula Vilaplanak bandako obertura hoberen aukeraketa aurkeztuko du

BILBAO. Bilboko Udal Musika Bandaren udaberriko denboraldiak aurrera jarraituko du, oso musika saio bereziarekin, bihar, ostiralean, maiatzaren 27an. Pascual Vilaplana Bandaren zuzendari titularra izango da `Oberturak Bandarako´, Europako eta Estatu Batuetako konposatzaileek idatzitako lanez osatutako kontzertua, zuzenduko duena. Kontzertuari hasiera emateko Claude Smithen `Emperata Overture´ eskainiko da, eta ondoren Robert Jager, Piet Swerts, Jan de Haan, Thomas Doss eta Franco Cesarini bezalako gaur egungo egileen lanak entzun ahal izango dira. Bilbotarrek eta bisitariek aire zabaleko musika saio horrez gozatu ahal izango dute Bilboko Areatzan arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Pascual Vilaplanak prestatu duen programak oso lan aukeraketa interesgarria jasotzen du. XX. mendearen amaierako eta XXI. mende honen hasierako konposatzaileetan zentratutako kontzertuak Bandarako idatzitako zenbait obertura eskainiko ditu. Gure taldeak ordena kronologikoari jarraituz interpretatuko ditu lanak, 1964an idatzi zen zaharrenetik hasi eta Franco Cesarini konposatzaile eta zuzendari suitzar handiak 2008an idatzi zuen `Images of a city´ lanarekin amaitzeko.

Tartean lan hauek eskainiko ditu: New Yorken jaiotako Robert Jagerrek 1968an idatzi zuen 'Sinfonia nobilissima´; 1993an estreinatu zen Piet Swerts belgikarraren `Marteniza. Spring overture´; Jan de Haan holandarrak 1995ean sinatutako `Overture to a new age´; eta Thomas Doss pedagogo, konposatzaile eta orkestra zuzendari austriarrak 2004an idatzi zuen `Magic Overture´. Horrela, kontzertuak, gaur egun bandarako idazten diren lanen aniztasuna eta kalitate maila altua erakutsiko die ikus-entzuleei.

ZUZENDARIA

1971n Muron (Alacant) jaioa, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da José Rafael Pascual Vilaplana. 2015eko urtarrilaren 15az geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. `Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue´ saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen “Ignacio Morales Nieva” Musikako Sari Nazionala jaso zuen.

2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean. Alemania, Argentina, Belgika, Kolonbia, Kuba, Eslovenia, Holanda, Ingalaterra, Italia, Portugal, Errumania eta Suitzako hainbat talde sinfonikoren zuzendari gonbidatua izan da. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.

EGITARAUA

* MAIATZAK 27: `OBERTURAK BANDARAKO´

Zuzendaritza: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA (Zuzendari titularra)

Claude T. SMITH (1932-1987) `EMPERATA OVERTURE´ (1964)

Robert JAGER (1939) `SINFONIA NOBILISSIMA´ (1968)

Piet SWERTS (1960) `MARTENIZZA. SPRING OVERTURE´ (1993)

Jan DE HAAN (1951) `OVERTURE TO A NEW AGE´ (1995)

Thomas DOSS (1986) `MAGIC OVERTURE´ (2004)

Franco CESARINI (1961) `IMAGES OF A CITY´ (2008)

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN 2016 UDABERRIKO DENBORALDIA

`OBERTURAK BANDARAKO´ KONTZERTUA

Eguna: MAITZAK 27, OSTIRALA

Ordua: 19:00etan

Lekua: AREATZAKO KIOSKOA

UDABERRIKO DENBORALDIAREN KONTZERTU GEHIAGO

Egunak: EKAINAK 3, 10 ETA 17 (OSTIRALAK)

Ordua: 19:00etan

Lekua: AREATZAKO KIOSKOA

* EKAINAK 3, 19:00etan: `MARTXA ETA POLKA´

Zuzendaritza: IÑAKI URKIZU KEREJETA (Zuzendariordea)

* EKAINAK 10, 19:00etan: `IPUINAK ETA KONDAIRAK´

Zuzendaritza: IÑAKI URKIZU KEREJETA (Zuzendariordea)

* EKAINAK 17, 19:00etan: `PASODOBLEAREN HISTORIA´

Zuzendaritza: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA (Zuzendari titularra)